Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Komunikabide modernoenek ere, hala nola telebistak, konputagailuek eta sateliteek, ezin dute lanik egin begirik eta belarririk gabe. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 127. orr.
Irratian zein telebistan, hedabide bakoitzaren narrazio legeak ezagutzeak du axola, ez azken orduko softwarea ezagutzeak. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 133. orr.
Telebista eta irratia bazter guztietan entzuten dira, euskaraz eta gaztelaniaz. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 169. orr.
Telebista informazio-iturri ia bakartzat duten pertsonak. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 30. orr.
Beren buruari ez begiratzeko edan eta telebista ikusi, beste irtenbiderik ia ez dutenak. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 9. orr.
Era askotako bideo-trukajeak, gaur egun telebistak guztiz arrunt bihurtu dituenak. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 163. orr.
Modan dago telebistak haurrengan duen -edo ez duen- eraginari buruzko eztabaida. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 139. orr.
Turkiako base militarrak erabiltzen ari dira yankiak erasoetarako, telebistak bonbardaketen irudiak eskaintzen ditu lantzean behin. Jon Arretxe «Ekialdeko mamuak», 2003 - 25. orr.
Telebista jasanezina da alkohol eta marihuana barik. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 20. orr.
Telebistako dokumental batean ikusi zuen hori guztia. Unai Elorriaga «SPrako tranbia», 2001 - 39. orr.
Telebistako telesail txarretako offeko ahotsa imitatuz. Aitor Arana «Bost ahizpa», 2005 - 16. orr.
Telebistako esatariak hiru harridura-marka esan zituen. Unai Elorriaga «SPrako tranbia», 2001 - 49. orr.
Satelite bidezko telebista. Berria - Gaiak 2006-01-05
Euskaltelek lehen telebista digital interaktiboa aterako du, kuotarik gabe. Berria - Ekonomia 2006-01-31
Telebista birtuala, botere totala. Jose Angel Irigaray «Denboraren mugan», 2005 - 20. orr.
Telebista hargailuak berak, telebistako irudia marko baten barruan kokatzen duelarik, [...]. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 140. orr.
Telebista-aparatu galanta zuen egongelan, berri-berria, ikustun gisa estreinaturiko bizialdiaren ikur. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 138. orr.
Egun ere txiroak dira inguru haiek, uralitazko teilatuen gaineko telebista antenek iraingarri egiten duten txirotasun modernoan. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 69. orr.
Telebista ikusle aspergaitza eta paper kantoi hunen irakurle isil, leial edo ustekabekoa. Jose Angel Irigaray «Denboraren mugan», 2005 - 22. orr.
Jay Leno nahiz David Letterman telebista izarren gaueko late-showetan purua ezinbesteko osagai bihurtu da. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 42. orr.
Lore nazionala, telebista lehiaketa bidez hautatua. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 225. orr.
Astekari batean telebista kronikak idaztea. Jose Angel Irigaray «Denboraren mugan», 2005 - 19. orr.
Beti telebista kamerak aurrean. Andoni Egaña «Hogeita bina», 2004 - 52. orr.
Errealitatearen isla zintzoagoa da telebista-platoan gerta daitekeen edozer baino. Andoni Egaña «Hogeita bina», 2004 - 162. orr.
Agustina ikusi zuen urrutiko kontrolaz telebista kanala aldatzen. Aitor Arana «Bost ahizpa», 2005 - 103. orr.
Gehienek dute Hitzetik hortzera telebista-programaren eragina. Andoni Egaña «Hogeita bina», 2004 - 148. orr.
Hori telebista-irudi izoztuaren arazoa izan daiteke. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 91. orr.
Siemens-en telebista-iragarkia jarriko diegu gero. Andoni Egaña «Hogeita bina», 2004 - 63. orr.
Telebista-zerga 116 eurokoa izango da urtean. Berria - Ekonomia 2004-09-23
Bat-bateko bertsolaritzaren telebista-tratamendu egoki bati begira kontsideratu behar liratekeen kontuen orientabidetzat. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 227. orr.
Zirkuitu itxiko telebista-sistema baten antzekoa da ikusmena. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 89. orr.
Alkohola, liburuak, bideoak, satelite-telebista... Jon Arretxe «Ekialdeko mamuak», 2003 - 98. orr.
Gorroto zituen zabor-telebistaren saio haiek. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 113. orr.
Gauetik goizera sortu zen ETB, gure telebista, euskaraz. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 66. orr.
Euskal telebistaren helburu nagusia. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 66. orr.
Telebista kurdua ikusteko gogoa neukan. Juan Kruz Igerabide «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 46. orr.
Madrilgo telebista batean lanean hasitakoan agertu zen aldizkarietan. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 17. orr.
Telebistan nenbilela, urte pare batez lankide izan nuen Jose Mari Gabiria. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 177. orr.
Biharamunean ere Iurretara joan behar izan nuen, telebistako plantillan alta hartzeko paperak izenpetzera, telebistako pertsonal buruarekin. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 111. orr.
Espainiako Telebistaren bigarren katea. Pako Aristi «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 64. orr.
Telebistako administrazio idazkaritzan. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 290. orr.
Hori al da telebista publiko batek eman beharko lukeen eredua? Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 142. orr.
Irrati eta telebista publikoak sami hizkuntzan dituen saioak murrizteko. Berria - Mundua 2006-02-11
Venezuelan telebista pribatu guztien seinalea gobernuaren esku dago. Pako Aristi «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 57. orr.
Espainiako telebista publikoko kirol kazetariek Portugalgo jokalarien izenak espainolak balira bezala ahoskatzen zituztelako. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 38. orr.
Telebistakoak gustura nonbait nirekin, eta beste programa baterako kontratatu ninduten. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 36. orr.
Sobiet Batasuneko armadak Vilnius hiriburuko telebista etxea eta beste zenbait leku hartu zituelarik, [...]. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 197. orr.
2.000tik gora telebista kate. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 20. orr.
Zorionez, bazen OK Expressoan telebista-taldea, eta horretan gazteleraz zekien bat. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 89. orr.
Ordenagailuak, telebistak, inpresorak, telefonoak, eta abar. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 312. orr.
Telebista aurrean igarotzen genituen egunak. Juan Kruz Igerabide «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 87. orr.
Telebista sala erdian zetzan, pantaila hautsita. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 165. orr.
Telebista piztu nuen. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 25. orr.
Telebista piztuta egonagatik ahotsa kenduta zeukan. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 163. orr.
-Ez omen da lekukorik izan, hala esan du telebistak. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 66. orr.
Hartarainoxe jarri dira tabernak gaur egun!, telebista, bideo, musika, irrati eta txanpon makinekin, askotan denak batera piztuta. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 129. orr.
-Telebista jar dezaket? -galdetu du emazteak. «Bizia lo», 2003 - 42. orr.
Telebistaren bolumena baxu-baxu jarri, eta hantxe geratzen nintzen. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 13. orr.
Leihoak itxi eta telebista ipini zuen. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 25. orr.
Telebistan, halabeharrez, Bigarren Gerra Handian girotutako pelikula bat ematen zuten. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 80. orr.
Telebista itzalita, gela isilago geratu zen bat-batean. Juan Kruz Igerabide «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 11. orr.
Telebistan ikusi ditut piramideak. Unai Elorriaga «SPrako tranbia», 2001 - 97. orr.
Telebistan Barne sailburua berbetan. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 74. orr.
Telebista ahotsik gabe zegoen. Unai Elorriaga «SPrako tranbia», 2001 - 110. orr.
Telebistan agertzen den edozein da nor. Andoni Egaña «Hogeita bina», 2004 - 164. orr.
Telebistatik ikusi dut nik mundua eta txikia da. Unai Elorriaga «SPrako tranbia», 2001 - 98. orr.
Futbolera joaten zara "zuzenean" ikusteko, telebistaz ematen dutenean ere. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 104. orr.
Aski nuen pentsatzea zein gutxi arduratu ninduten neu ere ordu arte telebistaz ikusitako atentatuek. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 75. orr.
Logelako telebista txikiari begira egon naiz pixka baten. Jon Arretxe «Ekialdeko mamuak», 2003 - 105. orr.
Zuri-beltzeko telebista batean bezala ikustea. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 26. orr.
"Eskuko" telebista, kristal likidozkoa, ez da askorik zabaldu oraingoz. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 168. orr.
Nekatuta nago, argia itzali eta telebista programatzen dut ordu erdi barru berez deskonekta dadin. Mikel Hernandez Abaitua «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 144. orr.
Telebista-pantaila baten aurrean lekuz aldatzen bagara, adibidez, ez da gure mugimenduak eragindako inolako perspektiba dinamikorik. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 45. orr.
Telebistako irudiaren marko-objektua nabarmenagoa zen hasierako telebistetan, telebista-leiho ia obalatua oso nabarmentzen baitzen begietarako, eta ia ito egiten zuen irudia. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 137. orr.
Telebista piztuta egon daiteke, zarataka, telebista-gelan, baina gaixo gehienek ez diote jaramonik egiten. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 82. orr.
Telebista-pantaila sail bat erakusten duen Nam June Paik-en instalazio bat. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 155. orr.
Gaur ez zaigu burutik pasa ere egiten telebista ikus-entzuleak agurtzea. Andoni Egaña «Hogeita bina», 2004 - 165. orr.
Irrati-telebistak orohar norantz doazen ikusita, kontu handiz ibili beharko dugu. Andoni Egaña «Hogeita bina», 2004 - 30. orr.
Orain unibertsitatean nabil, ordea, eta irrati-telebistetan eman nituen urteak parentesi arteko hutsarte bat baino ez dira. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 107. orr.
Euskara egunero ikusten dugula irrati-telebistetan, eta badugula egunkari bat ere euskaraz ageri dena egunero. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 58. orr.
Madrilgo irrati-telebistetako iritzi emaile askok eta askok euskal gatazka eguneroko bazka-leku bilakatu dute. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 24. orr.
BBC irrati telebista britainiarrarekiko elkarrizketa batean. Berria - Mundua 2004-11-18
EITBn beharrezko aldaketak txertatuko ditut, alderdi baten ondare izan ordez benetako Euskal Irrati Telebista Publikoa izan dadin. Berria - Euskal Herria 2004-07-11
Irrati-telebista publikoko ehunka langile kalera irten ziren atzo, agintetik independente izan behar duen hedabide bat eta kazetaritza bat zaintzeko eskatzeko. Berria - Mundua 2004-02-06
ORF Austriako irrati-telebistak jakinarazi duenez, John Malkovich aktore estatubatuarrak egingo du Klimten papera. Berria - Kultura 2004-03-04
abc telebista (7); al arabia telebista (15); al arabiya telebista (8); al jazeera telebista (45); australiako telebista (4); bbc telebista (10); cnn telebista (16); cnn telebista kateak (5); cnn telebista kateko (4)
espainiako telebista (15); euskal telebista (22); euskarazko telebista (8); euskarazko tokiko telebista (4); frantziako telebista (11); gure telebista (4); herri telebista (8)
irango telebista (4); irrati eta telebista (26); irrati telebista (11); irratia eta telebista (5); kanaldude telebista (7); katalanezko telebista (4); kataluniako telebista (4); koloretako telebista (7); nafarroako telebista (4); nbc telebista (5)
satelite bidezko telebista (6); suediako telebista (4)
telebista aparailu (4); telebista aparatu (4); telebista arabiarrak (7); telebista aurkezle (5); telebista aurkezleak (4); telebista aurrean (32); telebista aurreko (9); telebista aurreko besaulkian (4); telebista bidez (10); telebista digitalak (8); telebista digitaletan (4)
telebista egiten (5); telebista erosi (4); telebista eta irrati (24); telebista eta irratia (6); telebista eta irratietan (4); telebista handi (6)
telebista ikus (4); telebista ikusi (29); telebista ikustea (10); telebista ikusteko (5); telebista ikusten (58); telebista ikusten ari (8); telebista ikustera (7); telebista itzali (15); telebista itzali zuen (4); telebista itzalita (5); telebista izan (5); telebista kamera (5); telebista kamerak (8); telebista kameren (4); telebista kameren aurrean (4); telebista kate (95); telebista kate arabiarrak (5); telebista kate batean (7); telebista kate guztietan (4); telebista kate pribatuak (5); telebista kate publikoak (5); telebista katea (8); telebista kateak (85); telebista kateak zabaldutako (4); telebista katean (30); telebista katean egin (4); telebista katearen (13); telebista katearen arabera (7); telebista kateari (27); telebista kateari eskainitako (7); telebista kateek (11); telebista kateen (7); telebista kateetako (4); telebista kateetan (5); telebista katek (6); telebista kateko (24)
telebista pantaila (8); telebista piztea (5); telebista pizten (8); telebista piztu (53); telebista piztu zuen (12); telebista piztuta (17); telebista piztuta zegoen (5); telebista programa (10); telebista publikoa (7); telebista publikoak (17); telebista publikoan (24); telebista publikoan egindako (4); telebista publikoaren (4); telebista publikoetan (6); telebista publikoko (11); telebista saio (14); telebista saioak (5); telebista saioan (4); telebista sortu (5); telebista taldeko (6)
telebista utzi (4)
toki telebista (8); tokiko telebista (18); tokiko telebista digitalak (5); turkiako telebista (5); zuri beltzeko telebista (5)
al arabia telebistak (6); al jazeera telebistak (15); euskal telebistak (35); euskal telebistak zuzenean (5); irrati telebistak (5); telebistak zabaldu (4); telebistak zabaldutako (5); toki telebistak (5); tokiko telebistak (4)
al jazeera telebistako (5); espainiako telebistako (6); euskal telebistako (22); irrati eta telebistako (5); irrati telebistako (4)
telebistako albistegi (4); telebistako aurkezle (4); telebistako esatariak (5); telebistako irudia (4); telebistako irudiak (10); telebistako irudietan (5); telebistako kazetari (7); telebistako pantailan (6); telebistako programa (12); telebistako saio (6)
al jazeera telebistan (6); euskal telebistan (27); ikusi nuen telebistan (5); irratian eta telebistan (6)
telebistan agertu (7); telebistan agertzea (6); telebistan agertzen (6); telebistan azaldu (6); telebistan azaltzen (4); telebistan egindako (8); telebistan egindako adierazpenetan (4); telebistan eginiko (4); telebistan egiten (4); telebistan ematen (8); telebistan entzun (5); telebistan ikusi (31); telebistan ikusi nuen (4); telebistan ikusita (5); telebistan ikusitako (4); telebistan ikusten (15)
al jazeera telebistara (6); telebistara bidalitako (4)
telebistarako egin (5); telebistarako lanak (4)
al jazeera telebistaren (10); euskal telebistaren (14); irrati eta telebistaren (4)
telebistaren aitzinean (6); telebistaren arabera (16); telebistaren aurrean (52); telebistaren aurrean eseri (4); telebistaren bidez (18); telebistaren bitartez (6); telebistaren eragina (9); telebistaren soinua (4)
al jazeera telebistari (6); euskal telebistari (5); telebistari begira (40); telebistari beha (6); telebistari esker (4); telebistari so (15)
telebistaz eman (5); telebistaz emango (4); telebistaz ematen (4); telebistaz ikusi (11); telebistaz ikusten (8); telebistaz jarraitu (4)
tokiko telebisten (11)
egunkari eta telebistetan (5); irrati eta telebistetan (12); irrati telebistetan (5)
euskal telebixta (13); frantses telebixta (7); irrati telebixta (4)
telebixta leihotik (207)
euskal telebixtak (21); euskal telebixtak zabaldu (4); irrati telebixtak (4); telebixtak zabaldu du (5)
frantses telebixtako (8); mintzatu da telebixtako (5); telebixtako leiho (7); telebixtako leiho ttipi (4)
euskal telebixtan (21); frantses telebixtan (12); ikusten telebixtan (4); telebixtan ikusi (14); telebixtan ikusten (4)
euskal telebixtari (5); telebixtari esker (5); telebixtari so (4)
irrati eta telebixtek (6); irrati telebixtek (4)