Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
teknologo 1 iz teknologian aditua den pertsona.
Ingeniaritza biomedikoaren iraultza izan daiteke hurrengo aurrera-pausoa, eta bera da mundu modernoan zientzialariek eta teknologoek dituzten aukera guztietan interesgarriena eta kitzikagarriena. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 269. orr.
Ingeniaritza kimikoaren eta fluidoen mekanikaren aldetik giltzurrunak erakusten duen maisutasuna inbidiagarria da teknologoarentzat, baina imitaezina. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 200. orr.
Gaur egun Europako ikertzaile eta teknologo gazteen %4k Estatu Batuetako laborategietan egiten dute lan. Berria - Gaiak 2004-06-09
2 hed
Izan ere, CAF da, konpainiako iturrien arabera, proiektuko teknologo nagusia. Berria - Ekonomia 2006-01-11