Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
AEBak teknologikoki herririk aurreratuena da eta paradoxikoki esoterismoak eta funtsik gabeko kultuek ere berton dute harrerarik beroena. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 16. orr.
Askotariko ekonomia du [Quebecek], sendoa eta teknologikoki aurreratua. Berria - Harian 2005-11-16
Teknologikoki ondo prestatuta daude enpresok, inbertsio iraunkorra egin dute. Berria - Ekonomia 2004-02-11
Teknologikoki mendebaldarturiko japoniar gobernua mantendu zen Estatu Shinto baten antolaketa ofizialerako. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 269. orr.
Oraingoz, ez dago zaborra biltzea teknologikoki eta ekonomikoki bideragarria egingo duen metodorik. Berria - Gaiak 2006-02-17
Estetikoki eta teknologikoki aitzindari dira egitasmoak. Berria - Gaiak 2004-12-15
Gobernu batek errauste planta bat eraikitzen duenean mundu osoari erakusten dio ez dela aski jakintsua, politikoki edo teknologikoki, hondakinen tratamentu egokia egiteko. Berria - Euskal Herria 2004-06-05