Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
teknokrazia 1 iz aginpidearen alderdirik garrantzizkoena goi teknikarien eskuetan dagoen politika sistema.
Kooperatibek aurrera jarraitzen dute beren gabezia eta arazo zerrenda luzearekin: langileriaren dualizazioa, edo hitz zakarragotan, klase-banaketa (bazkideak direnak eta ez direnak); soldata desberdintasunen areagotzea; teknokrazia; [...]. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 188. orr.
Bere kabutarako pentsatu zuen arren horrenbesteko teknokrazia eta politikoki zuzen izan beharrarekin gauzak guztiz bere onetik atera zituztela. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 81. orr.
2 irud/hed
Medioek, kritiko akademikoek, unibertsitateak, irakaskuntzak, egitura politiko-kulturalek, kultur munduko teknokraziek... Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 157. orr.