Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hamasek iragarri zuen ez dituela Atzerri eta Segurtasun ministerioak teknokraten esku utziko. Berria - Mundua 2006-03-01
Anartean, Pariseko gure teknokratek Iparraldeko euskaldunei "herri" izena eskaini ziguten, Pays Basque formula arraroa asmatuz. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 41. orr.
Bi mutur horien arteko aurkaritza dialektikoaren emaitza da gaurko errealitatea, nahiz eta teknokratek menperatzen duten egoera. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 187. orr.
Idazleek erretorika bereziak erabiltzen dituzte, politikoek, juristek, teknokratek erabiltzen dituztenetarik ezberdinak direnak. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 167. orr.
Europako jendetze bakoitxari bere tokia plantan segurtatuz eta giderrak sobera utzi gabe "teknokrato" delako horien esku. Herria 2001-05-17
Hala entzuten nion behin, mahainguru batean, literatur itzulpenak menosten dituen baina euskara itzulpen tekniko eta burokratikoen pean itotzeko senperrak eta bi egiten ari den hizkuntzaren teknokrata bati: [...]. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 186. orr.
Ahmed Nazif teknokrata lehen ministro izendatu zuen atzo Egiptoko presidente Hosni Mubarakek. Berria - Mundua 2004-07-11
Europako eredu teknokrata bultzatzen du; herritarra erabakigune politiko eta ekonomikotik at uzten du Badirudi EAJk berriro berreskuratu nahi duela alderdi teknokrata eta hotzaren irudia. Berria - Euskal Herria 2004-11-11
Platon bai putakume galanta, hura da faxismo teknokrataren erantzulea, kabroi alaena, zigor handia merezi du. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 160. orr.