Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

teknizismo 1 iz teknikaren hizkuntzari dagokion hitza. ik teknikokeria.

Era atsegin batean idatziz gero, hau da, teknizismorik gabe, irakurlearentzat inolako oztoporik ez duten lanak idatz daitezke.  Berria - Kultura   2004-12-04

Teknizismoaren eta aurrerapenaren kontrako utopiaren ordez, kontsumo ekologikoaren utopia da nagusi.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 318. orr.

Aldizkarian erabiltzen ziren gezurretako teknizismo berak erabiliz antolatu zuen artikulu absurdu bat, gainetik behera ez hankarik ez bururik ez zuena.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 170. orr.

2 teknikotasuna.

Rufinoren-eta dohaia ez zan teknizismoa, joten ebenari brabotasuna ezartea baino.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 68. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus