Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

teknikoki adlag era teknikoan; alderdi teknikotik.

Guk larruazal esaten diogun hori kanpoko geruza besterik ez da, teknikoki epidermis deritzona.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 70. orr.

Lente sinple baten lehenengo akatsa irudiaren distortsio bat da, teknikoki aberrazio esferikoa esaten zaiona.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 98. orr.

Ehunduren erretina gainerako proiekzioak irudi-ehunduraren aldakuntza progresibo bat erakusten du: teknikoki gradiente deitu ohi zaiona, hain zuzen.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 40. orr.

Teknikoki, egokiago da palatalizazioaz hitz egitea.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 44. orr.

Teknikoki zuzen eta egoki egituratu zen euskara batua.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 202. orr.

Nik ez nuen gozatu, teknikoki esan nahi dut, baina bai beste modu batean, ez dut hitzik nire zoriona deskribatzeko.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 85. orr.

Beharrezkoa da esatea "zientifikoki edo teknikoki egokiena" edo "teknikoki bidezkoena den erabakia" eta antzeko leloen bizkarrean, sarritan bestelako jarrera eta arrazoibideak ezkutatzen direla.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 19. orr.

Teknikoki edo ekonomikoki posible dena batzuetan ez dela sozialki edo politikoki posible ez desiragarria ere.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 156. orr.

Teknikoki bizi gara, ordea, gizakia delarik Naturaren bezatzaile, gizakia delarik ingeniari.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 160. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

teknikoki ezinezkoa (3); teknikoki ona (4); teknikoki posible (7)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus