Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

teknifikazio 1 iz teknika-aurrerapenez hornitzea.

GKE batzuk oso teknifikatuak daude, Oxfam bezalako bat arma kimikoetan esaterako, eta teknifikazio hori ezinezkoa litzateke zientzialari eta teknikarien laguntzarik gabe.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 168. orr.

Teknifikazioaren lehen urratsak ere orduan hasi ziren.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 10. orr.

Berriz, sistema hezitzailearen teknifikazio gehiegizkoak existentziaren kultur gabetzea eta hutsaltasuna dakartza, horra gizarte modernoen ezaugarrietako bat.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 66. orr.

Saskibaloi profesionalaren teknifikazioak, gaurkoaren antzeko derbien giroa hoztu du.  Berria - Kirola   2004-10-03

Teknifikazioak eta abangoardiak bere menpe hartu duen kirol mundu batean Wimbledongo Torneoa usadio zaharren maitale direnentzat mugarri da oraindik.  Berria - Kirola   2004-06-20

Gaur aurkeztuko dute Teknifikazio eta Oinarriko Futbola garatzeko Zentroaren lehen fasea.  Berria - Kirola   2004-12-30

2 (hitz elkartuetan)

Eibar eta Gipuzkoako Aldundia hitz egiten ari dira, Ipuruako futbol zelaiak eskualdeko teknifikazio gune bat har dezan.  Berria - Kirola   2004-04-02

Realak diruz lagunduko du Aviron, adiskidantzazko partidak jokatuko ditu Baionan, eta Zubietan egiten diren teknifikazio eta trebakuntza saioetara lapurtarrak gonbidatuko ditu.  Berria - Kirola   2004-10-01

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus