Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

teknifikatu, teknifika, teknifikatzen 1 du ad teknika-aurrerapenez hornitu.

Geriatrak baliabide berriak erabiltzeko aholkatu zigun egun berean, zaharrok teknifikatzeko kanpaina baten berri eman zuen gure gobernuak.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 63. orr.

GKE batzuk oso teknifikatuak daude, Oxfam bezalako bat arma kimikoetan esaterako, eta teknifikazio hori ezinezkoa litzateke zientzialari eta teknikarien laguntzarik gabe.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 168. orr.

Temako saioez ari garelarik, joera desberdinak ulertzeko moduan azaltze aldera, izugarri teknifikatu dugu gure kontaera.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 116. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Diskoa saxo elegante batek jantzita hasten da (Smith Street), laster house asaldatze epelei heltzen die eta baita Brasilgo bossa arrasto teknifikatuei ere.  Berria - Kultura   2006-03-30

Horrelako azalpen instituzional-ofizialek funtzio zilegitzailea eta lasaigarria jokatzen dute, ez baitute onartzen arriskuak eta istripuak gure gizarte teknifikatuei berezkoak, normalak alegia, zaizkiela.  Berria - Gaiak   2006-03-26

Izan ere, burgesiak eskulan merke eta ugaria behar zuen, gero eta teknifikatuagoa zegoen ekonomian jarduteko.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 12. orr.

Diskoa saxo elegante batek jantzita hasten da (Smith Street), laster house asaldatze epelei heltzen die eta baita Brasilgo bossa arrasto teknifikatuei ere.  Berria - Kultura   2006-03-30

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus