Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Mari Jane, eskuak teklatuan gora eta behera lasterka, [...] eta izeba Kate, orrialdea pasatzeko, Mary Janeren alboan zutik. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 276. orr.
Jendearen marmarra iritsi zitzaionean, teklatua piano piano itxi, jaiki eta eszenatokiko atea zeharkatu zuen, astiro. Alberto Barandiaren «Mundu txikia», 2005 - 63. orr.
Bere-berez zebiltzan nire hatzak teklatuan: teknika eta sena elkarrekin dantzan. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 64. orr.
Badira bateria edo teklatu jole imintzioak darabiltzatenak. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 237. orr.
Berak sortu eta jotzen duelako piezako musika guztia sintetizadore baten teklatuan. Berria - Kultura 2004-11-21
Idazteko makina baten teklatuan adierazten diren hizkiak ez dira enuntziatuak: asko jota enuntziatuak idatzi ahal izateko tresnak izango dira. iMac ordenagailuaren diseinu originalarekin bat etortzeko, sagua eta teklatu bereziak diseinatzea erabaki zuen Applek. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 100. orr.
Gehienek ezin dute arratoia erabili, eta, horren ordez, teklatua erabili behar izaten dute. Berria - Euskal Herria 2004-01-31
Pasa hatzak teklatuaren gainetik arinki eta letrak, hitzak, azaltzen dira pantailan. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 457. orr.
Teklatuan sakatutako letra bakoitza pantailan nola agertzen den ikusten du. Antton Olano «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 140. orr.
Teklatuak bi multzo berdintsutan banatzen ditu letrak: eskuineko eskuarekin idazten direnak, batetik, eta ezkerrekoa erabiliz idazten direnak, bestetik. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 214. orr.
Pantailak, inprimagailuak, ohiko teklatu urdinxka luzeak. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 97. orr.
Ikasleetako batek hatz erakusleak erabiltzen zituen teklatua sakatzeko, oso motel. Lander Garro «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 122. orr.
Gogoeta horrek atxiki zituela nire eskuak teklatu gainean. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 269. orr.
Burmuineko paralisia duen Richard Pascuak, bestalde, oinak erabiltzen ditu teklatuko botoiak zapaltzeko. Berria - Euskal Herria 2004-01-31
Oier Ponceren laguntza izan dute; teklatua eta pianoa jo ditu zenbait abestitan. Berria - Kultura 2006-03-11
Luis Aranburuk jo ditu akordeoia eta teklatua; Xabier Agirrek, txirula, gaita, alboka eta baxua; eta Xabier Azkaratek, perkusioa. Berria - Kultura 2006-02-05
Kantariak gitarra jotzen du eta emakumezko baxu jotzaileak teklatuak hartzen ditu batzuetan. Berria - Kultura 2004-04-03
Hor entzuten dira koraren akordeak, teklatuen soloak (interesgarrienak piano elektrikoan gertatzen dira). Berria - Kultura 2004-07-13
Hiru musikari baino ez: Frederic bera programazioetan, beste lagun bat teklatuetan eta hirugarren bat, Burkina Fasoko kora jotzailea, noizean behin perkusioetan aritzen zena. Berria - Kultura 2004-07-13
Ivan Pacheco (gitarra), Nando de la Casa (teklatu eta samplerrak), Dani Foronda (baxua). Berria - Kultura 2004-08-26
Teklatuetan sanpleatu ziren erritmoak. Berria - Kultura 2004-04-24
Teklatuan Joaquin Atxukarro bilbotarra, maisu. Berria - Kultura 2004-03-25
Ez ote zait gertatuko nire garuneko teklatuaren tekla horietakoren bat gelditurik edukitzea? Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 325. orr.
Asier Oleaga bateriak taldea utzi ondoren teklatu jotzaile bat elkartu da: Leonel Ruiz. Berria - Kultura 2004-08-26
Gitarrez gain teklatu jotzaile iaioa topatzen dugu, Decrepitos taldean ibili zena. Berria - Kultura 2004-03-28
Giro amerikar horretan oso nabarmenak ziren gitarra jotzailearen soloak (Grateful Dead taldeko Jerry Garciarenen airea zuten, nonbait), eta emakumezko teklatu jotzailearen atalak. Berria - Kultura 2004-05-08
Bakoitzak berean lan bikaina egin zuen: gitarra jotzaileak pedaletan, akordeetan, soloetan; teklatu jotzaileak soloetan edo giroak sortzerakoan; eta erritmo sekzioa, abiada bizian eta kolpeka, bikain. Berria - Kultura 2004-05-15
teklatu jotzaile (4); teklatu jotzailea (3); teklatu jotzaileak (5)