Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
tekila iz Mexikoko edari bizia, alkohol gradu askokoa; edalontzi bat tekila.
Luntxeko zertxobait jan, kopa bat tekila eta gero txanpaiña. Jose Angel Irigaray «Denboraren mugan», 2005 - 73. orr.
Antolamendu ezin hobea zen, eta, ezbairik gabe, urte askoan jarraitu izango zukeen baldin eta Smith-ek ez balu bere berrogeigarren urtebetetzea baino hiru gau lehenago tekilaz mozkor-mozkor eginda bere etxeko teilatutik jauzi egin. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 52. orr.
Benga tekila bat! Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 200. orr.
Tekila-sunrise zen bere edari kutuna. Urtzi Urrutikoeetxea «Auzoak», 2005 - 131. orr.