Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
tejabana iz adkor teilapea.
Oso taberna zikina zen, oiloak bertan ibiltzen ziren bueltaka, eta tejabana baten azpian jotzen nuen. Pako Aristi «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 41. orr.
Geroago, gaueko hamarrak edo hamaikak aldera, tejabana gaineko enborretan hontzuria pausatuko zen seguru asko, eta hontzuriaren intziri ikaragarria entzungo zuen. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 105. orr.