Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bi sendi bizi ziren teilatupe berean, bi etxebizitzatan banatuta. Berria - Euskal Herria 2004-03-23
Teilatupeko zoruan zirrikitu bat estaltzen zuen zerrauts pilatxo bat aurkitu zuen; zoru horrek zulo asko ditu; han utzi zuen putzutxoak berehala igaro zuen ganbarako sabaia. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 303. orr.
Ohol bakar batez bereizitako teilatupeko geletan. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 15. orr.
Hala joan ziren, usnaka, igurtzitzen, eskailera-zuloko leihora, mirabeen logelara, teilatupeko geletara. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 126. orr.
Neskame jendearentzat teilatupean prestatutako ganbaratxo horietako bat zen. Patxi Zubizarreta «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 159. orr.
Euria hasten badu, berriz, aterpe zabala dugu eliz atariko teilatupe irekian. Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 79. orr.
Teilatupe horretan, bakoitzak egin dezala lo nahi duen tamainako ohean. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 117. orr.
Teilatupe berean bizi eta elkarri diosalik ez egitea ez dut ondo ikusten. Arantxa Iturbe «Kontu-jaten», 2006 - 42. orr.
Inork ez zuen borrero baten teilatupe berean ostatu hartu nahi. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 214. orr.
Teilatupean habia egindako txoriek siesta garaiari zegokion bakea hautsiz barreiatutako txioak. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 121. orr.
Begiramen handia zien auzokoei, teilatupekoei salbu, haiei gorroto baitzien. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 40. orr.
Ezkerrekoak aurreko etxera ematen du; han biltegiak, ganbara bat eta teilatupea daude. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 35. orr.
teilatupe berean (8); teilatupe berean bizi (3)