Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bi arku, harroinaren bi alboetan xilatuak bezala, hormaren harri ederra, teilatuaren harri lauzak. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 57. orr.
Baserri bat eraiki zuen bertan, itsas haizetik gordea, hormak zuri eta teilatua gorri. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 85. orr.
Aita eta beste gaztetxo batzuk mandio bateko belar pilaren gainera igota zeuden, plaza ikusten baitzen hormaren eta teilatuaren arteko tartetik. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 52. orr.
Milioi bat euroko inbertsioa Belodromoko teilatua aldatzeko. Berria - Kirola 2004-11-12
Merkatuko teilatua ez dela ekintza terrorista baten ondorioz erori. Berria - Mundua 2006-02-24
Pabiloien teilatua suntsituta geratu da. Berria - Ekonomia 2004-08-05
Elizak arbelez egindako teilatua zeukan, eta erlojuak soinu zakar bat ateratzen zuen ordua jotzen zuen bakoitzean. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 189. orr.
Bordatxo bat, oholez jasoa eta teilatua txapa okerrez estalia, lorategi baten zokoan. Jesus Mari Mendizabal «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 26. orr.
Zaintzailea gazteluko teilatu gainera erori zen, eta handik lurrera. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 848. orr.
Gero Les dissolutions de la mémoire hartu dut irakurtzeko, baina gogaikarria egiten zait, eta berriro ere teilatu moduan ipini dut aurpegiaren gainean. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 94. orr.
Teilatu gaineko katuei andra zahar batek ematen die jaten, arrain buruak espaloitik botaka. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 185. orr.
Noeren ontziaren teilatuan eserita egon zela. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 30. orr.
Atzo 09:00ak aldera gaztetxeko teilatuan gelditzen ziren azken bi lagunak eraikinetik aterarazi zituztela. Berria - Euskal Herria 2004-08-18
Teilatuan kristalezko begiratoki handi bat zegoen, ez ikuspegiak miresteko, ezpada nekazarien lanak ikuskatzeko. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 442. orr.
Escondido izeneko ibai zabalak itsasoratzean sortzen dituen irletako batean, ohol hormak eta uralitazko teilatua dituen etxe umelean. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 16. orr.
Teilatuko zurajea ustelduta, arbela hautsita. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 25. orr.
Teilatuko terrazara goaz, basoak harturik. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 26. orr.
Argi ilaun batek harturik zeukan teilatuaren araberako sabai makurtuko gela. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 65. orr.
Zurginak aldiz teilatuetako zurak ditu lantzen. Xipri Arbelbide «Janpierre Arbelbide», 2005 - 219. orr.
Tarteka agertzen hasi ziren mujiken izbak eta lurjabeen eraikuntzetako teilatu ederrak. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 379. orr.
Ostera bat egiten zuten pabiloietako teilatu karratuetan zehar, estalpeko kaleetako teilatu luzeetan ibiltzen ziren, gora eta behera egiten zuten hango maldetan. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 251. orr.
Ataria babesten zuen teilatu laburreko hagetako batean lotu zuen animalia. Zenbat amets ez zituen izan han goian, begiak pabiloien teilatu luzatuen gainean galdurik! Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 140. orr.
Donostiako Ilunbe zezen-plazaren teilatu mugikorra irekitzea. Berria - Kultura 2004-09-12
Inondik ere abandonatuta zegoen inguruko etxe baten teilatu zapalean. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 154. orr.
Goiz honetan elurrak berriz kukutu du leiho parean dudan zimenduzko teilatu grisa. Aurelia Arkotxa «Septentrio», 2001 - 127. orr.
Itsasbazter berdea, zuhaitzez eta etxe handi zuri teilatu grisdunez betea. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 105. orr.
Teilatu zorrotzeko etxe gris bat zen eta atzealdetik akazia handi batek itzala ematen zion. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 318. orr.
Haien erdian zurezko etxe bat zegoen, ganbaraduna, teilatu gorrikoa. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 141. orr.
Eraikuntza apal bat, adreilua agerian, leihoak altzairuzkoak eta teilatua asbestozkoa. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 217. orr.
Morgaiko gailurrak antzuak ziren, akasdunak, biluziak, beltzak, arbelezko teilatuak bezalakoak. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 245. orr.
Etxeak -horiz margoturiko zurezko hormak, uralitazko teilatua- SCR azukre konpainiari erosi zizkioten, eta ez merke. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 178. orr.
Metalezko teilatua eguzkiak berotu, eta izerdi patsetan ematen genuen eguna. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 221. orr.
Lastozko teilatua eta lur zapalduko zorua zituen etxe baxu batean bizi ziren. Joseba Urteaga «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 20. orr.
Zurezko eraikinak, berdez margotuak, eskailerak, galeriak, teilatu suntsituak ondoko etxe zaharrei itsasten zitzaizkien. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 284. orr.
Haien teilatu gainezarriak handituz zihoazela iruditzen zitzaion, zabalduz, urrunduz, atzeko argi hautseztatuen artean galtzeraino. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 25. orr.
Teilatu-hegalen azpiko balkoi barandadunak okerturik eta belzturik ageri ziren. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 167. orr.
Kalera begiratu nuen teilatu-hegal azpiko neure gelako leihotik. Txillardegi «Putzu», 1999 - 12. orr.
Nola Sales herri hartako teilatu-isurbideak, hondatzen eta usteltzen diren denborarekin, nola brontzezko hodiak egiten zail diren. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 122. orr.
Indioiloa uhurika, zilipurdika joan zen teilatu-isurkian beheiti, hegatzean ezin gelditu eta erori egin zen goitik behera lurreraino. Gotzon Garate «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 82. orr.
Gero, pabiloiak pilatzen ziren, beren bi teilatu mailekin, beren pertsiana jarraituekin. Eskailera mehar batzuk zeuden, teilatu maila batetik bestera pasatu eta goi guztian zehar ibiltzen uzten zutenak. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 262. orr.
Pikotxean eta kontu handiz etxearen atzeko ertzera hurbildu eta teilatu-hoditik behera lerratu zen sute-eskaileraraino. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 213. orr.
Teilatu izkina bat ikusten dudala iduritzen zait, zabalik den artekatik. Filipe Bidart «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 47. orr.
Askeak ziren eta lotsarik gabeak, teilatu ertzean ernaltzen ziren txolarre bikoteen gisan. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 248. orr.
Pentsamendu haiek, kalkulu haiek, Alcatrazeko argi motelek sortzen zituzten horma eta teilatu zirriborroekin nahasten zitzaizkidan. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 37. orr.
Gero Belfasteko gizon batek orubea erosi eta etxeak egin zituen; ez berenak bezalako etxetxo arreak, adreilu biziko etxe teilatu-distiratsuak baizik. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 53. orr.
Eliz teilatua ohiko elkarleku zuten usoak beldurrak airean ibiltzen ziren, saldo osoa hegaldatzen baitzen zalaparta bizian belatzak gerturatu orduko. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 54. orr.
Baina hiru izugarrikeria horiek, bakardadeak, isiltasunak eta hustasunak, teilatua lehertzen didate, izarretaraino iristen dira eztanda batean. Eskarne Mujika «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 22. orr.
EAJk eta PPk diote pilota Elorzaren teilatuan dagoela, hau da, Udal Gobernuak berak egin behar duela lan hori, hala agindu diolako udal batzarrak. Berria - Harian 2005-08-23
Pilota ez dago gure teilatuan, beraien teilatuan dago, beraiek ilegalizatu gintuzten. Berria - Euskal Herria 2004-07-03
arbelezko teilatu (4); elizaren teilatu (3); etxeetako teilatu (5); etxeko teilatu (6); etxeko teilatu gainean (3); jauregiko teilatu (3)
teilatu azpiko (3); teilatu baten gainean (3); teilatu beraren azpian (4); teilatu gainean (27); teilatu gaineko (4); teilatu gainera (8); teilatu gainetan (6); teilatu gainetik (3); teilatu gorri (4); teilatu gorria (3); teilatu gorriak (3); teilatu hegal (6); teilatu hegalaren (4); teilatu hegaletan (4); teilatu izkina (3); teilatu pean (8)
bere etxeko teilatua (3); elizako teilatua (6); etxeko teilatua (6); teilatua bota (4); teilatua egiteko (3); teilatua erori (3); teilatua konpondu (6)
arbelezko teilatuak (4); etxeetako teilatuak (3); teilatuak ikusten (3)
eajren teilatuan (3); etxeko teilatuan (5); ezker abertzalearen teilatuan (3); gaztetxeko teilatuan (3); pilota gure teilatuan (3); teilatuan bezala (3); teilatuan dago (12); teilatuan dagoela (4); teilatuan ziren (3)
teilatuaren azpian (5); teilatuaren ertz (3); teilatuaren gainean (8); teilatuaren ordez (3)
teilatuen gainean (7); teilatuen gainetik (16)
etxeetako teilatuetan (3); inguruko teilatuetan (3)
teilatuetara igo (3)
gaztetxeko teilatura (3); katedraleko teilatura (3); teilatura igo (19); teilatura igo zen (8)
bere etxeko teilatutik (4); teilatutik behera (4); teilatutik erori (6); teilatutik erori da (3); teilatutik jaisten (3)