Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

teilape iz teilaz eginiko eginiko egitura baten azpialdea; teilatupea.

Plazan azokalariak: teilapean baserritarrak eta patata saltzaileak, arrautzak, eztia, baratxuri eta limoiak.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 119. orr.

Etxeak bazuen atzeko aldean adobezko hesi-horma bat, arbaztaz estalia, barruan ukuilua, gurdiarentzako teilapea, aihendegia, dolarea, bodega, olio-errota eta zenbait patio eta eskorta hartzen zituena.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 204. orr.

Jendeak teilapeetan bilatzen du babesa.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 52. orr.

Hura zela burua estaltzen zigun teilapearen jabea, eta, hortaz, haurrok begirunez tratatu behar genuela gurekin topo egiten zuenean.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 16. orr.

Behekoaz gainera, solairu bakarra zuen etxeak, eta teilape bat goialdean.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 15. orr.

Teilapea bi gela simetrikotan banaturik zegoen.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 16. orr.

-Ni nagoen teilape berean ez da haragikeriarik egingo!  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 23. orr.

Leiho horrek Santa Isabel eta Esperancilla kaleetako zenbait etxeostetarantz eta patio eta teilape batzuetarantz jotzen zuen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 42. orr.

Trinket txiki bat ere bazegoen: teilapeko etxe txiki luze bat zen, bi ikurrin zeuzkan pintatuta apaingarri gisa.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 188. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus