Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hasi ziren etxolen ordez benetako etxeak eraikitzen, zimenduz osatuak eta pezozko edo harrizko paretekin altxatuak, eta teilaz eta enborrez egindako estalkiak zituztenak. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 950. orr.
Lurraren koloreko teilak teilatuetan. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 151. orr.
Gaindegia konpondu zuten, teilak alkaternaz margotu zituzten, irazgaitz egiteko inondik ere. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 126. orr.
Baserriari gurutzea margotu zioten teilatuan bi koloretako teilak erabiliz. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 172. orr.
Kontuz mugitu ziren, teila bustiak oso labainkorrak baitziren. Fernando Morillo «Ortzadarra sutan», 2003 - 235. orr.
Gurdietan eraman ohi zuten, teilez estalita, beruna lingoteetan ere, balak urtzeko balioko zuena. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 85. orr.
Ezkerretan, teilaz estalitako etxola hura, tresnategi eta egur-gordeleku izana. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 42. orr.
Teila gainetik erretenera erortzen den ura ez dadin kolomartetik behera erori. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1750. orr.
Eguna argitzen zuelarik, musuka jarduten ziren teilatu hodien ertzean, teilen azpian laztanka dabiltzan txorien modura. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 252. orr.
Teiletatik tantaka isurtzen zen urak zulo bat egiten zuen patioko harean. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 30. orr.
Teilak arrailtzen, puskatzen eta errausten ari dira. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 30. orr.
Likido urdinean bustiriko kotoi puska batekin azala garbitu eta teila koloreko hautsak eman ditu iragarkiko melokotoi efektua lortzearren. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 117. orr.
Teila koloreko galtzerdi batzuk. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 365. orr.
Beti da onuragarri, etxeko sabaiko itoginei errepaso bat ematea, teila berriren bat bere tokian kokatzea. han-hemenka, dorretxo sail bat, printza dirdiratsuz izarniatzen zuten teila urdin eta zuriz estaliak. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 13. orr.
Kontserba-lata herdoilduak, teila hautsiak, pneumatikoak, lanabes hondatuak... Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 167. orr.
Galeria ojibalaren gainean bigarren galeria apalago batek, habe landuzkoa, teila harroko teilatuari eusten dio. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 198. orr.
Eguraldi honek arbelezkoak bilakatu ditu kilometro gutxi lehenago teila gorrizkoak ziren etxeen teilatuak. Pako Aristi «Gauza txikien liburua», 2004 - 42. orr.
Alsaziatik ekarritako teila bernizatuak. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 352. orr.
Hazka egiteko teila-puska bat harturik, zabor artera joan zen Job. Elizen arteko biblia Jb 2,8
Han nonbait, Pas-de-Calais-eko mugan, adreilu eta teila fabrika baterako buztina ateratzen zuten leku batean. Josu Zabaleta «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 36. orr.
Etxe teila-gorriak. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 120. orr.
Indargabe nago, teila bezain lehor. Elizen arteko biblia Sal 22,16