Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

teatro 1 iz jendaurrean gertaera sail bat irudikatzean datzan artea. ik antzerki.

Artea ikusi nahi duenak, beraz, Erromarat joan beharko luke, eta teatro ona ikusi nahi duenak Pariserat.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 281. orr.

Idazleak, politikoak, teatroko jendea eta "Paris guztia" gogotsu dator Charentongo kartzela-zoroetxeko emankizunak ikustera.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 53. orr.

Reginari musu eman diona teatroko langile bat da, tramoiari bat.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 34. orr.

Jendea, hori jakin eta halere paseatzera eta teatrora joaten dun, jan eta lo egiten din.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 109. orr.

Betiko teatroaren artea ez dagoelako inolaz ere hilik.  Berria - Kultura   2004-12-11

Gero teatro ttipi bat egin dute denek elgarrekin, bertsulari, dantzari eta musikariek.  Herria   2001-03-22

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Gertrude Lawrence teatro izar ospetsua.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 227. orr.

Monzon teatro gizona.  Herria   2004-11-11

Daniel Landarten kontagintzan hirugarren urratsa dugu hau (aipatu gabe uzten ditut teatro-lan ugariak).  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 8. orr.

Teatro-lan espantagarriki ederra, poesiaz betea.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 307. orr.

Musset-ek teatro obra batean.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 158. orr.

Plazara atera ziren, era berean, bertsolariak eta teatro taldeak.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 150. orr.

Teatro jokaldi hura iraganik, prestakizunetan hasi ginen berriz.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 275. orr.

Broadway-n izaten den teatro giro berezia nabarmentzen zen.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 159. orr.

Schiller-en Gaizkileak tragediako Franz Moor-ena egin nuen, arrakasta handiz, gymnasiumeko teatro-aretoan.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 62. orr.

Urduña, teatro laborategi.  Berria - Kultura   2004-09-10

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Titere-teatroa egiten ahalegintzen zen gizon bat ikusi zuen Marcosek katedralaren ondoko iturrian.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 88. orr.

4 arte horri dagokion literatura-generoa; hizkuntza, herri edo autore baten antzerki lanen multzoa.

Pirandello, Bernard Shaw, Brecht eta beste hainbaten ekimenez, absurduaren teatroa, gaitzespen-teatroa eta banguardismo esperimentala landu dutenak.  Berria - Kultura   2004-03-27

Grezia zaharreko teatroa gogorarazi dit erabat.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 366. orr.

Non bukatzen da ustezko teatroa eta non hasten da ustezko bizitza?  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 165. orr.

Durán Diskurtsoa-n (1828), teatro baroko espainolaren defentsan klasizismoaren aurka permatu da.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 28. orr.

Emakumearentzat ileapaindegia, antzinako grekoentzat teatro tragikoa zen bezala, gizon gehienentzat futbol estadioa den bezala, katarsia egiteko lekua da.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 95. orr.

Animalario teatrokoek [...] gertakizun hartan egoteko aukera eskaini digute Donostiako Kursaalen.  Berria - Kultura   2004-07-07

Euskal antzerkigintzan badira irakasleak, bada teatroa, baita ikerketa lana ere, baina ez da nahikoa, eta lan horretan murgilduko gara.  Berria - Kultura   2006-02-17

5 antzokia.

Teatroa garrantzi handiko topaleku eta ikuskizuna izan zen XVIII. mendeko goi mailako gizartearentzat.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 18. orr.

Bere jantzi modelo berriak aurkeztu nahi zituen San Petersburgoko teatro batean.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 82. orr.

Errezelak berak, teatro bateko teloiari lapurtuak dirudite.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 98. orr.

Nîmeseko Teatro zaharra.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 286. orr.

Askotan joaten zen Bilbora, gure aitona eta izebekin Arriaga teatrora.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 112. orr.

Ez naiz teatrora sarritan joaten.  Berria - Kultura   2006-04-11

ABAOk 'Dulcinea' opera ekoitziko du beste bost teatrorekin batera.  Berria - Kultura   2006-01-10

Teatroa mendi baten maldan baldin badago, zimenduak egitea errazagoa izango da.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2230. orr.

Foroa non joango den erabaki ondoren, lekurik osasuntsuena aukeratuko da teatroa, hau da, jainko hilezkorren ohorezko jaietan jokoak ospatzeko lekua egiteko.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2230. orr.

Teatroan ere brontzezko ontziak jartzen dira, grekoek echeia deitzen dituztenak.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 450. orr.

Aldapan egin zituzten teatroetako harmailak.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2250. orr.

Teatroan larrugorrian agertzera behartu zituzten neska gazteak.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 238. orr.

Zabalago, gaurko Euskal Herri hau teatro bat iruditzen zait.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 106. orr.

6 irud/hed

Elizkizunen teatroan ene rola egiten nuen.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 104. orr.

Halere, erlatibismoaren aurkako axanpa eta teatro guztiek ez diote "espirituaren komediari" baino deus besteri laguntzen.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 62. orr.

Operazioen teatroa mahai handi batean jarritako mapan irudikatua dago, dagoeneko nazien mendean ziren eskualde zabalak hari gorriekin orratzei kateatuak.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 12. orr.

7 kafe-teatro teatro lanak antzezten diren kafe etxea.

Caveamus, igitur, iuvenes dum sumus, kantatzen zuen nik pianoa jotzen nuen kafe-teatroko kantariak.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 123. orr.

Nire interesak defendatzen ditut bai kafe-teatroan eta baita kalean ere.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 123. orr.

8 teatroa egin espantuka aritu, papera egin.

Eta ez zen teatroa egiten ari. Eta, esplikazioneak emaiterakoan, teatroa egin, izuturik eta heure onetik aterea bahengo bezala...  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 361. orr.

· Begietara adi-adi so egin nion, teatro pixka bat eginez, tragedia bat jokatzen ari den aktorea banintz bezala.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 173. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

teatro konpainiak (4); teatro lan (7); teatro lan berri (3)

teatroaren inguruan (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus