Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Tailer horrek dantzaren alderdi teatrala eta poetikoa sakonduko ditu modu berritzailean. Berria - Kultura 2004-03-17
Edozein kasutan, gure intziriekin zoritxarrari zor zaiona ordaindu ostean, modu saihestezin batez eta inolako lotsarik gabe, ikuskizun teatral bati bezala begiratuko dio saldo txundituak suteari. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 138. orr.
Donatienen "partidak" -orgiak- konposizio eta antzezpen teatralak dira ia-ia. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 17. orr.
OLBEk freskura teatrala lortu zuen tragedia eta komediaren artean kulunkatzen den Frantziako opera erromantiko eta ez ohiko honetan. Berria - Kultura 2006-05-09
Dezepziozko muzin teatrala egin zuen. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 108. orr.
Ahotsa apaldu zuen, bisaiak halako keinu teatral bat bereganatzen zuelarik. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 104. orr.
Gero, tonu teatrala baztertu, eta ohiko hizketamodu lasaiaz galdetu zidan-: [...]. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 85. orr.
Andreasek gizonaren jarduna eten zuen harridura teatrala erakutsirik: [...]. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 107. orr.
Gero, tonu teatrala baztertu, eta ohiko hizketamodu lasaiaz galdetu zidan-: [...]. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 85. orr.
Irainduarena egin zuen, baina modu teatral batez. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 85. orr.
Ez dizu sekula barkatuko, esan zidan oso teatrala iruditu zitzaidan tonu batez. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 310. orr.
Modu teatralean esan zuen, eta ehunka begi gure mahaian paratu ziren. Lander Garro «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 138. orr.
Finean, edo hausten zuela, hobeki, bere ezintasunak azaldu zizkigun, molde ezin teatralagoan-: [...]. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 554. orr.