Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Baina adierazpen anbiguo horiek tearen hostoak bezala irakurri beharrak erakusten du errealitatean Sharonek ez diola publikoari bere asmoen inguruko ideia argirik eman. Berria - Mundua 2006-01-07
Tearen prezioa ez da merketuko, ez izan beldurrik. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 67. orr.
Txinako tea aukeratu zuen Ruche jaunak, latza; te beltza eta trinkoa zen hura, eta Ruche jaunak luzaroan utzi zuen infusioan. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 418. orr.
Harrigarriro, te berdearen kalitatea aski ona zen. Ibon Uribarri «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 23. orr.
Libra erdi te 350 florin ordaintzen da; libra erdi kafe, 80 florin; gurina libra 35 florinetan dago, eta arrautza bat 1,45 kostatzen da. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 296. orr.
Atzaparrak eta te-hostoak. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 82. orr.
Lurrin-potetxoak, te-hautsak, intsentsu-makilatxoak. Jon Arretxe «Ekialdeko mamuak», 2003 - 177. orr.
Sentitzen dut, baina te-poltsatxoak bakarrik ditut... Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 127. orr.
Hautsez estalitako olio-bidoien eta azukre- eta te-zakuen artean, Etxe bateko ganbararen eta antzinako te-denda baten tarteko zerbaiten antz handiagoa zuen. Juan Kruz Igerabide «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 21. orr.
Glasgow-n zegoen bat, oihalgile baten dendan, eta Belfasteko te-salerosle baten enplegatu zegoen bestea. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 230. orr.
Hostoa herrialde askotan hartu ohi da te infusioa egiteko. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 498. orr.
Igel motadunek salto egin dute ertz eguzkitsutik te koloreko ur geldietara. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 78. orr.
Te berde bat bederatzietan, kafe huts bat eguerdian, te berde bat arratsaldeko hiruretan eta, azkenik, beste kafe huts bat arratseko zazpietan. Joxan Elosegi «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 18. orr.
Sukaldera joan, tea egin eta tea hartuta sukaldeko mahaian eseri nintzen. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 43. orr.
Emazteari adierazi zion tea eman ziezagula. Juan Kruz Igerabide «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 94. orr.
Arrosa hostoz lurrinduriko te beltza edaten. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 186. orr.
Sukaldeko mahaian tea edaten. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 97. orr.
Zooko zuzendariak berak egin zion te sendo eta gozoa izeba Petuniari. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 31. orr.
-Te bat prestatu behar dut. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 136. orr.
Ziapezko bainu bat eta te fuertea prestatu zizkidan. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 19. orr.
Ohikoa bihurtu zenez, Hori Wu maisua tea hartzen ari zen gelara eraman ninduen, eta tea eskaini zidan niri ere. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 153. orr.
Tea eskatu zuten. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 27. orr.
Hagridek tea atera zien eta Batheko opiltxoak eskaini zizkien erretilu batean. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 223. orr.
Tea hartzen ari ziren agure batzuen keinuei jaramon eginda, Mehmet-en ostatu-baserrira iritsi naiz. Jon Arretxe «Ekialdeko mamuak», 2003 - 65. orr.
Te pixka bat edan zuen. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 128. orr.
Irakiten zegoen tea bizkor edaten saiatu ziren. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 88. orr.
Tea eta goxokiak dastatu bitartean. Jon Arretxe «Ekialdeko mamuak», 2003 - 117. orr.
Osaba Vernonek tearen kikara hustu zuen. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 20. orr.
-Tira, Harry -esan zion Fudgek, tea ateratzen zuen bitartean-. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 41. orr.
Te bikain hura zurrupatu zuen agureak. Ibon Uribarri «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 106. orr.
Te kaneladunari beste hurrupa bat egin, eta [...] jarraitu egin zuen: [...]. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 77. orr.
Big Joeri eman zion opari, te ondorenean, fruitu-arbolen baratzearen hondoan ezkutatu baikinen. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 38. orr.
Tea beirazko ontzietan zerbitzatzen hasten bazara, hazi egingo da negozioa. Xabier Aranburu «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 85. orr.
Aurreneko te-hurrupadaz geroztik, kiskalita zeukaten denek aho-sabaia, Habibik izan ezik. Azken datila irentsi, eta azken te-hurrupa zanga-zanga edan zutenerako, lasaitua zen Habib. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 229. orr.
Itxaron azken te-tanta hustu arte. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 88. orr.
Te-trago handi bat egin zuen, bibotea lehortu eta jarraitu zuen: [...]. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 25. orr.
Aitak zangada batez hustu zuen bere te-katilua. Juan Kruz Igerabide «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 13. orr.
Ginger Mooneyk bere te-antoxina altxatu eta Mariaren osasunari topa egin zion. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 147. orr.
Nik te-katilukadak hustu, bata bestearen ondotik. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 191. orr.
Zilar eta kristalezko bola ugariz, eta era askotako te-kikarez. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 86. orr.
Emango didazu zilarrezko te-ontzirik handiena? Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 88. orr.
Bera-bera egindako limoi-pusketa kikararen aurka zanpatu zuen gogotsu te-koilararekin. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 145. orr.
Ur-pipatik erretzeko te-etxe tradizionalak nahiz internetetik nabigatzeko zibertokiak. Jon Arretxe «Ekialdeko mamuak», 2003 - 18. orr.
Nire lagun Ako-ren zain nengoen, Sarai Bazar te-aretoan. Juan Kruz Igerabide «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 110. orr.
Bide bazterrean zegoen te-toki batean hasi zen zerbitzari. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 121. orr.
Hizpidea, te-mahai inguruan bildurik, joskintza alorreko puntu eta ereduei buruzkoa izan zuten. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 243. orr.
Te zeremoniaren lekuko izan nintzen handik aurrera. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 138. orr.
Chandler Txiki berandu etxeratu zen te-otordua egitera, eta Annieri Bewley's-tik kafea ekartzea ahaztuta, gainera. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 119. orr.
Te-orduko maiseaketa jasan behar izan nuen. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 48. orr.
Opiltxo bat joan zitzaion kontrako eztarrira te-garaian. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 39. orr.
Te zerbitzu bat berreskuratu zuten. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 138. orr.
Hamar peniketako te joko batek egun osotarako egiten zuen Cam zoriontsu. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 62. orr.
Barrualdea bero zegoen eta te eta pasta usaina nabaria zen bertan. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 398. orr.
Bidutzi bat, mustur-luze eta erpeduna, munstro te-edale bat. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 213. orr.
Café batera jaitsi ginen Abdellahrekin azken menda-tea hartzera. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 218. orr.
Horrelako behatokitik kaletik zihoazen guztiak primeran ikus zitzakeen, eta limoi tea eskatu zuen. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 158. orr.
Arratsaldean zehar, bizpahiru bider, gutxi gorabehera bi ordutik bi ordura, basokada bat te edaten zuen. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 94. orr.
Alargunak pixka batean geratzeko esan zidak eta hartzeko katilu bat te. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 182. orr.
-Katilukada bat te, besterik ez, eskerrik asko -erantzun zuen Williams andreak. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 32. orr.
-Beste kikarakada bat te eskatuko dut. Jon Arretxe «Ekialdeko mamuak», 2003 - 69. orr.
Erdibana edan dugu katilukada te gozo-gozoa. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 186. orr.
Katilukada te gozo beroa, eta etzanda geratzea, horixe baino ez dut nahi. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 127. orr.
Hara biltzen dira merkatariak, zazpinaka edo zortzinaka, ohiturari jarraiki bina katilu te edatera. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 22. orr.
Idazmahaira itzuli, eta zain topatu zuen bigarren basokada te. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 96. orr.
Katilu tea eskuan hartu, frutazko gozagarria isuri, eta honela mintzatu zen: [...]. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 79. orr.
Sartu eta te bat hartuko dugu, nahi duzu? Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 279. orr.
-Beste te bat, Cassie? Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 263. orr.
Amak te on bat ipini zigun. Juan Kruz Igerabide «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 44. orr.
Hiru bat ordu eman ditugu berriketan, te bat eta beste bat edanez, denak tabernariaren kontura. Jon Arretxe «Ekialdeko mamuak», 2003 - 91. orr.
Hamaikak joak ziren ia, Café Royalen kakao bat edo te errusiar bat hartzeko ordua. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 178. orr.
Te bikain hura zurrupatu zuen agureak. Ibon Uribarri «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 106. orr.
Dozena erdi te hartu nituen, eta gero, ordu biak inguruan edo, terrazan eseri nintzen sagar-tarta zati bat jatera. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 173. orr.
Kafe bikoitza zeraman, berarentzat; tea esnearekin, Josebarentzat. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 179. orr.
Dendako andreak tea mendarekin eta pasteltxoak eskaintzen zituen. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 12. orr.
azken te (3); katilu te (4); katilukada bat te (4); katilukada te gozo (3); kikara bat te (6)
te bat (19); te bat hartzera (4); te berde (5); te berdea (3); te beroa (6); te edan zituen (3); te etxe (6); te etxean (4); te gozo (4); te hostoak (4); te kikara (13); te kikara bat (6); te kikarak (6); te kikarakada (3); te ontzi (7); te ontzi bat (4); te ontzia (13); te pixka bat (7); te quiero (3); te zurrutada (4)
lehenengo tea (3); menda tea (3)
tea amaitu (3); tea ateratzen (3); tea break (3); tea bukatu (3)
tea edan (11); tea edanez (3); tea edaten (11); tea edaten ari (4); tea egin (4); tea egiteko (5); tea egiten (5); tea eman (3); tea eskatu (6); tea eskatu zuen (3); tea eta kafea (3); tea hartu (10); tea hartuko (3); tea hartzeko (10); tea hartzen (23); tea hartzen ari (8); tea hartzen zuten (3); tea hartzera (24); tea hartzera etorri (3); tea hartzera gonbidatzen (3)
tea mendarekin (3)
tea prest (4); tea prestatu (4); tea prestatzen (11)
tea zerbitzatu (5); tea zerbitzatzeko (3); tea zerbitzatzen (6)
tearekin batera (3)