Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
taxuketa 1 iz taxutzea.
Euskal Herrian, antza, emakumeak ez du esku hartu hirien taxuketan. Berria - Euskal Herria 2004-01-27
Obraren berritasuna ezin liteke joan materiaren taxuketa eta ordenamendua baino haruntzago. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 152. orr.
Bere baitatik egindako taxuketak ziren; baina, zentzu sakonagoan, sorkuntza lantzat har ote zitezkeen Stephenen marrazkiak? Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 204. orr.
2 (hitz elkartuetan)
Liburu eta aldizkari taxuketan eman nuen ia aste osoa. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 158. orr.