Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Interesatzen zitzaidana, berriz, honako hauxe: kaleen taxukera, zubien eraikiera, Fiat berria, Erromako geltoki berria, "rapido"aren tren-makina berria, Olivetti berria. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 161. orr.
Bere taxukerak, zutoin sendoarenak, jatorrizko zeregina adierazten du, desadostasunetik begiraraztekoa, alegia. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 279. orr.
Atlasen taxukera da egokiena, zeren herrialdea eskualdez eskualde ikertzea behartzen baikaitu. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 246. orr.
Onartu beharra dago, askotan zientzia baten taxukera teorikoa eta ezin hobea ez datorrela bat, praktikak inposaturik benetan izan ohi duen taxukerarekin. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 132. orr.
Basatiagoa da bere pertsonaien taxukeran, dotoreagoa bere prosa tolestean. Berria - Kultura 2004-08-04
Errusian eta Ekialdean monarkak oraindik ere botere handia du afera publikoetan eta giza buruen taxukeran. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 204. orr.