Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

taxista (115 agerraldi, 34 liburu eta 12 artikulutan) 1 iz taxi-gidaria.

Taxistak ispilutik begiratu zion. kanpoaldean, gainezka zegoen aparkalekuan, taxistek berriketan edo egunkaria irakurtzen.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 175. orr.

-Esteban da, beheko paradako taxista!  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 156. orr.

Naraman taxista errusiarra da eta patrikako telefonotik mintzo da etengabe.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 14. orr.

Taxista pirataren kasua.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 44. orr.

Gizona taxista ilegal bat da.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 45. orr.

Eduardo Robledo 40 urteko taxista Bilbon hil du kliente batek lepoa moztuz.  Herria   2005-12-22

Biharamunean, taxisten elkargoaren bulegoetan abisua utzi ondoren, geralekua eta tren-estazioaren inguruak abandonatu zituen.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 27. orr.

Martin Cerezo, gaur egun taxista dabilena baina benetan polizi inspektorea dena.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 169. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Aldi hartan, hain ziren gauzak horrelaxe, non Montsek bere gain hartu baitzituen taxista-lanak, entrenamenduetara eraman eta bertatik jasotzen ninduela.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 176. orr.

3 (adizlagun gisa)

Martin Cerezo, gaur egun taxista dabilena baina benetan polizi inspektorea dena.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 169. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus