Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Taximetroaren palankari emanez, trafikoaren ilaran sartu zen Manhattan beherantz. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 132. orr.
Aurrera zihoan taximetroa, eta horrek kezkatuak zeuzkan Beatrice eta Betti. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 150. orr.
Taximetroek erakusten dutena kobratu behar diegu bezeroei. Berria - Harian 2005-09-22
Motorreko giltza birarazi, taximetroko kontadorea abian jarri, posizioko argiak piztu eta arrapaladan jo zenuen hiriaren hego alderantz. Josetxo Azkona «Patata soro bat», 2004 - 21. orr.
Taximetroaren tiktak tiktak hotsa entzuten da. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 51. orr.
Taxi hori bat zegoen aparkaturik bihurgunean, motorra piztuta eta taximetroa martxan, eta bi gizonak atzeko eserlekura igo ziren Harryk atzeman baino lehen. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 245. orr.
Tira, beraren ardura zen, konpon zedila bera, zera, akuri-neskazko bere harem harekin eta taximetropeko bere musualdi okagarri haiekin. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 234. orr.