Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

taxilari (74 agerraldi, 13 liburu eta 12 artikulutan) 1 iz taxi-gidaria. ik taxista; taxizale.

-Heldu gara -taxilariak kontagailuaren palankari eragin zion eta zenbaki gorriak geratu ziren-.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 137. orr.

Bizpahiru taxilari zeuden telefono zutoinaren inguruan solasean.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 28. orr.

Korrika noa behera, taxilariak txirrina jo baino lehen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 235. orr.

"Berde dago" aipatu zion taxilariari.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 131. orr.

Taxilariak esandakoa egia bazen, han behean, labazko hondartza beltzen ondoan, berrehun mila lagun zeuden, gehienak atzerritarrak.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 148. orr.

Bi gazte atxilotu dituzte Bilbon, bi taxilari mehatxatzeagatik.  Berria - Euskal Herria   2006-02-05

Udalak 500 euro emango dizkio manparak jarri nahi dituen taxilari lizentziadunari.  Berria - Euskal Herria   2006-02-23

Taxilarien federazioak Garraio Sailak esandakoa aintzat hartu du.  Berria - Euskal Herria   2006-02-23

2 (hitz elkartuetan)

Bost mila dolar behar ditut, bidaiarako eta taxilari-lanpostua lortzeko.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 136. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus