Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
taxidermia 1 iz hildako animaliak, disekzio bidez, bizi itxuran gordetzea.
Taxonomia eta taxidermia, bi hitz horiekin ematen zion Leik Eriksonek segida bere lezioari. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 37. orr.
Aurrez, duda ttiki batzuk neuzkala eta, bi hitz haiek begiratu nituen hiztegian, taxonomia eta taxidermia. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 37. orr.
Jabe berriak -izenak ez du axolarik, honakoan- taxidermia-negozio bat zabaldu zuen handik denbora laburrera. Josetxo Azkona «Patata soro bat», 2004 - 36. orr.
2 irud/hed
Beharbada horrexegatik hartu gaitu begitan "euskararen taxidermiara" jo izan dugun hizkuntzalariok, bizi garen kulturaren alferrikako hustuketan aritu garelakoan. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 13. orr.
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)