Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

taxi 1 iz bidaiariak garraiatzen dituen automobil gidariduna, bidaldiaren saria adierazten duen kontagailu bat daramana.

Kaletik taxien abarrotsa eta tranbien kirrinka zetozen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 269. orr.

-Herf, esan dizut taxi bat eskatzeko niretzat.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 317. orr.

-Taxi! -dei egin zuen Ellenek.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 358. orr.

Beranduegi zen taxi bati deitzeko, eta oinez egin nuen geltokirainoko bide osoa.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 128. orr.

Taxi bat geldiarazi zuten beraz eta alde zaharrera joan ziren.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 121. orr.

Venezuelan taxiaren prezioa autoan sartu baino lehen konpondu behar da.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 44. orr.

Karrikan bertan atea irekirik itxoiten ari zen taxi batean ahal bezain laster igo ziren.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 83. orr.

Nirekin igo zen taxira, baina, handik pixka batera, taxia geldiarazi, eta esan zidan belarrira: Seigarren Etorbidearen kantoian taxi bat hartu zuten.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 113. orr.

Taxi bat hartu eta hotelerantz abiatu zen Joseba.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 83. orr.

Ziztuan sartu zen taxi batean.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 451. orr.

Maletak hartu, taxian sartu eta elkarri azken agurrak egiteko beste segundo pare bat.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 334. orr.

Gure hotelak hurbil zeudela bata bestetik, eta taxi berean sartu ginen hirurok.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 41. orr.

Autorik ez daukagu eta ez nago prest taxi bat ordaintzeko.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 202. orr.

Taxian egindako txangoa.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 126. orr.

Behin edo behin taxiz etorri zen.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 30. orr.

Dena den, lasai ibili gira hirian barna oinez ala autobusez, taxiz ala lurpekoz.  Herria   2005-03-10

Maitea, nago taxiko txango hori dela agian gu bioi sekula gertatu izan zaigun gauzarik garrantzitsuena.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 127. orr.

Taxia dolarretan ordaindu [...] eta Foyer-era sartu nintzen.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 270. orr.

Taxia arin zihoan, auto, tranbia eta oinezkoen anabasan eragozpenik topatu gabe.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 243. orr.

Jarraitu aurreko taxi horri.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 12. orr.

Taxi barruan, Physics Center-etik urruntzean, Pedro Miguel Etxenike fisikari ezaguna ikusi zuen.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 67. orr.

Sorbaldan loroa zeukan mutikoaren ondoan zutik zegoen gizona lehenengo taxiko gidari huraxe zen.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 357. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Taxi hori bat zegoen aparkaturik bihurgunean, motorra piztuta eta taximetroa martxan.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 245. orr.

Ez zen taxi bat, taxi ofizial bat ez behintzat. Ez nuen taxi pirata bat aurkitzeko zortea izan.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 141. orr.

Taxi Araudiak ez die horretarako baimenik ematen.  Berria - Harian   2005-12-13

Taxi ilegaletan ibiltzeak dakartzan arriskuak.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 44. orr.

Hogei minutu baino lehen lortu nuen taxi libre bat hartzea.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 69. orr.

Arineketan aldegin nuen, taxi huts bat ikusi eta geldiarazi nuen arte.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 46. orr.

Gero hoteleraino lagundu dit taxi kolektibo baten, Emam Khomeini kaleko Morvarid hotelera.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 100. orr.

Gero eta gezurrezko taxi gehiago dagoelako esaten dizut hori.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 359. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Bere kasa aritzen zen bezero bila, bai kalean barrena, bai taxi-geltokietan.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 50. orr.

Ez nuen Hanna ezagutu; bestela, taxi-atea zabalduko niokeen, noski. musuen hagunaz bereizi ginen, taxi txoferraren begi-keinuen benedikazioarekin.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 200. orr.

Taxi baimena hilabeterako erretiratu diete horregatik.  Berria - Mundua   2004-07-13

Asteazken eta larunbatetan taxi lanetan ari den ama familiako baten egitekoak kantatzen dauzkigu.  Herria   2003-02-27

Taxi-ilara hurbilenera abiatu zen gizona.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 357. orr.

Taxi-saldo batez inguratuta zeuden; ia denak aireportutik etorriak.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 359. orr.

Tren horretako bidaiariek gutxitan izaten zuten taxi-zerbitzuen premiarik.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 20. orr.

Gizajoak behin eta berriro esaten omen zuen berak taxi-bidaia kobratu besterik ez zuela nahi.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 251. orr.

Taxi ibilaldiak iraun zuen bitartean.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 91. orr.

Taxi konpainien mahaien aitzinean pasa ziren.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 161. orr.

Aurten taxi-erregistroan izena emanda zaudela adierazten du orri horrek.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 359. orr.

Taxi Araudiak ez die horretarako baimenik ematen.  Berria - Harian   2005-12-13

4 taxi-gidari (112 agerraldi, 15 liburu eta 25 artikulutan) ik taxista.

Bidegurutze batean taxi bat ikusi genuen, telefono kabina baten ondoan geldituta, eta taxi gidaria izan zitekeena, kabina barnean hitz egiten.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 159. orr.

Amonak abiatzeko agindua eman zion taxi-gidariari. Aireportutik hotelera eramaiten gintuen taxi gidari kalakariak istorio hau kondatu zigun: [...].  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 170. orr.

Taniak "bere prezioa" defenditu zuen berriz, hiru dolar, taxi gidariak eskatzen zituen ohiko hamar dolarren ordez.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 159. orr.

Zaharrenak autoa zeukan eta bere burua eskaintzen zidan taxi gidari piratarena egiteko.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 123. orr.

Lana ez zen harrotzeko modukoa, jarraitu zuen Tomek esaten, baina taxi-gidari aritzea baino hobea zen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 29. orr.

Urtarrilean taxi-gidari lana utzi zuenez geroztik ez zen auto baten bolante aurrean eseri.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 171. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus