Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

tautologiko 1 izond tautologia daukana.

Esakune tautologiko soilak eskuratzen zituzten ondorioztapenei begira.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 66. orr.

A priori justifika daitezkeen proposizioak definizioaren mende daude, nabariak eta tautologikoak dira, eta ez dute mundu materialari buruz ezer adierazten.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 110. orr.

Bere subsantziaz haziz bizi zitzaidan ene baitan sinesmena, trabarik gabeko ekintza tautologiko batean.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 21. orr.

Proposizio zail, konplexu eta, zenbait ataletan, kontraesankorra da, eta proposizio hauetako ugari tautologiko edo ezin gauzatuzko gertatzen dira.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 62. orr.

Lege sinbolikoaz ari gara, arauen gainetik inposatzen den lege tautologikoaz, hau da: "hau horrela da nik agintzen dudalako".  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 44. orr.

Egitatean, "substantziak dirau" esakunea tautologikoa da.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 106. orr.

2 ez-tautologiko izond

Esan ahal izango da, gainera, proposizioak (ez tautologikoak) ezin direla egiaztatu euren eraikitze-arauetan oinarrituta, eta beharrezkoa dela erreferentera jotzea egiak edo faltsuak diren erabakitzeko.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 113. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus