Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

tautologia iz logikan, nolanahi ere egia den perpaus elkartua, hots, perpaus osagaien egia-balioaren gorabehera egia den perpaus elkartua; predikatuak subjektuari ezer gehitzen ez dion perpausa.

Formula bat tautologia dela esango dugu haren aldagaien egia-esleipen guztientzat egiazko balioa hartzen duenean.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 145. orr.

Atributua subjektu kalifikatuaren esentzia bera denean, hori tautologia besterik ez da.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 123. orr.

Tamalez, ordea -eta berriz ere aurretik aipatu tautologia ekarriz-, Alemania Alemania da.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 134. orr.

Hau onartzen bazaizue, orduan itxuraz jokoa irabazi duzue, egitatean, ordea, ezer ez duzue esan; izan ere, tautologia soila egin duzue.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 216. orr.

Ahalgarritasuna, izatea eta beharrezkotasuna inork ezin izan ditu argitu tautologia nabarmenen bitartez izan ezik.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 125. orr.

Orokorkeria eta tautologioi itzurtzeko, beraz, hel diezaiogun obrari.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 11. orr.

Hitz egitea tautologietan erortzea da.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 66. orr.

Tautologia beti da egia, baina ez digu ezer esaten munduaz; kontraesana beti da gezurra, eta ez digu ezer esaten munduaz.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 156. orr.

Intelektuala, konprometitua eta ezkerrekoa dela esatea, tautologia da.  Berria - Kultura   2004-01-14

Zirkulu baten denotaziozko adierazi plastikoa zirkulartasuna dela esatea egia esatea da (tautologia hutsa den arren).  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 247. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus