Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
taut
1 tautik (orobat taurik) tutik (ezezko esaldietan)
Ceciliak, inoiz irudipenik ere izan bazuen, ez zion arima biziri tautik esan; ezta bere buruari ere, ziur. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 186. orr.
Ana isil-isilik zegoen, tautik ere esateke. Aitor Arana «Bost ahizpa», 2005 - 64. orr.
Orduko hartan idazle gazteak ezer ez esatea erabakia zuen, eta esan ere taurik ere ez zuen esango gutun hura jaso izan ez balu. Patxi Zubizarreta «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 121. orr.