Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
tauromakia iz zezenak jokatzeko antzea.
Ernest Hemingway tauromakian adituak Heriotza arratsaldean liburuan hari buruzko lerro batzuk idatziak zituen. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 247. orr.
Nimeskoa izaki, tauromakia betidanik gustukoa izan du. Berria - Kultura 2006-02-18
Tauromakiarekin zerikusia duten koadroek osatzen dute Arte Ederretako museoak ikusgai duen erakusketaren azken partea. Berria - Kultura 2006-05-06
Tauromakiako historietan, zezenen indarra frogatzeko "domingilloak" erabiltzen, nafar toreadoreak ageri dira aurreneko. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 49. orr.