Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

taupakari 1 izond taupadatzen dena.

Loki taupakarien eta ohe gaineko gorputz bakarti zurrunen obsesioa.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 325. orr.

Hor duzu apostolu erlijioso eta laiko handi horien kasua ere; haragi taupakariz elikatu ordez ogiz elikatzen diren arranoak dira, otso begetarianoak dira.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 129. orr.

Hamar minutu haiek [...] bizitza baino luzeagoak izan ziren, biziagoak, taupakariagoak haurraren odola baino, olioak bezala hatzak blaitu zizkionean.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 22. orr.

2 irud/hed

Herio batean, baina gustura idatzi dut liburua, eta sekulako hustualdia eman diet nola lepo gaineko ganbarari hala bular barruko kutxa taupakariari.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 14. orr.

Laino beltzen artetiko oinaztarri urdin-zuriskak lehorrerantz, kuartzozko lanpara baten argi taupakariaren gisa.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 250. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus