Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

taupaka (118 agerraldi, 46 liburu eta 4 artikulutan) 1 adlag taupadaka.

Big Lannieri bihotza taupaka hasi zitzaion, herio larrian, ikusirik Raymondek ez ziola aterik zabaldu bere oin-hotsak entzutean.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 271. orr.

Bihotza bizi-bizi ari zitzaion taupaka.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 203. orr.

-Taupaka daukat bihotza -esan zuen.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 197. orr.

Dursley jauna saltoan zutitu zen, lokietan zainak taupaka zituela.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 10. orr.

Baina hor dago zutik, ahalkez mutu, odola belarrietan taupaka.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 51. orr.

Une batean gelditu naiz, zain nago, bihotza taupaka sumatzen dut.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 104. orr.

Armak muntatuta eta bihotza taupaka ailegatu ginen.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 147. orr.

Bihotza lasterka batean zebilkion, bere bular maitasunez erian eroki taupaka.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 247. orr.

Bihotza motel ari zitzaion taupaka.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 133. orr.

Lau ordu emanak nituen ibiltzen, bihotz-taupaka, egin behar nion aitormenagatik-eta.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 45. orr.

2 irud/hed

Bitartean erlojuak taupaka jalkitzen zituen segundoak, denbora bazihoan.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 176. orr.

Nola buztan lodi goxo hura tente-tente aritzen zen taupaka nire barrenean. Begiak jaitsi ditu eta bere betile luzeak taupaka daude.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 85. orr.

Setheren aurpegiak, ileari esker goxatuak, konfiantza aski eman zion etxe barrura sartzeko, argi gorria taupaka zerion iturrira braust.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 28. orr.

Harrien azpian ere lurrak taupaka jarraitzen zuen.  Berria - Kultura   2006-03-28

Koadroa kolorean aritzen da taupaka beste inon baino indar handiagoz  Berria - Kultura   2006-03-26

3 (izen gisa)

Taupaka eroan sentitzen du Gabinek bihotza.     «Kuskue tanden», 2004 - 94. orr.

4 taupaka-taupaka

Bihotza taupaka-taupaka zebilkion, arropa ere gorantz hegaldarazteraino.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 269. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus