Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

taupa (23 agerraldi, 14 liburu eta 2 artikulutan) 1 iz taupada.

Pasaporteko izena entzuteak sekulako taupa eragin zion nire bihotzari.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 192. orr.

Bihotzaren taupa bizia entzuten nuela.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 189. orr.

Bihotza taupa bizian nuela, Luteziaren berri galdetu nion.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 191. orr.

Arnasestuka eta bihotza taupa eroan nuela iritsi nintzen ostatura.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 274. orr.

2 (adizlagun gisa)

Herrira bidean bien bihotzak musika joka aritu ziren, taupa eta taupa, bikoteka.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 163. orr.

3 kolpetxoa.

"Ondo egin duk, lapurrak ongi merezia dik gertatu zaiona", eta bizkarrean eman dio taupa eskuarekin.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 66. orr.

4 taupa egin

Bizirik gaude, eta orain aska dezagun barruko korapiloa [...] halako zerbait pentsatu genuen hirurok bihotzak taupa egiten zigula ohartzean.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 134. orr.

Raimundo Silvaren bihotzak indarrez egiten zuen taupa, belarrietan sentitzen zuen taupaden danbada. Iduri luke, lehen orenetan, arratseko gozamen guztiez egiten duela taupa lo honek.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 314. orr.

Beste Europa bat izan dezakegu eta Erresistentziaren bihotzak taupa egingo du Atenasen.  Berria - Harian   2006-05-04

Hantxe egiten du taupa Japonia zaharraren bihotzak.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 25. orr.

Hiriaren bihotzak futbol taldearen erritmoan egiten baitu taupa.  Berria - Kirola   2006-02-01

5 taupa-taupa adlag

Berehala bere bihotza entzuten du pilpira gorabeheratsutan taupa-taupa joka.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 125. orr.

Eñauten 37 graduek gezurrezko maitasunez taupa-taupa-taupaka lasaitu egiten naute.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 27. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus