Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

taulatxo 1 iz taula txikia, bereziki idazteko erabiltzen zena.

Idatzi agertuko dizudana, ezarri taulatxoetan, erraz irakurtzeko eran.  Elizen arteko biblia   Hab 2,2

Taulatxo mizenikoetan kopuruak eta administrazio-kontzeptuak besterik ez baitira jasotzen.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 29. orr.

Pitagoras jaio baino milatik gora urte lehenago irarria zuten taulatxo hura!     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 121. orr.

Zergatik ez dago babiloniar taulatxo bat bera ere?     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 190. orr.

Garai haietako buztinezko taulatxoak eta adreilu itxurako buztin-lauzatxoak badira.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 207. orr.

1291ko ekainaren 9an, taulatxo batean marrazten ari zen Dante, eta Beatriceren heriotzaren lehen urteurrena zen.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 83. orr.

2 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Buztin taulatxo batean, esaera zahar eguraldiari buruzkoak topatu ziren.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 442. orr.

Iragarki-taulatxo bat jarri zuen atean, eta mendi-magalaren goialdeko taberna txiki-txiki batera joan ziren. Umeentzako forma-taulatxo bat erosi zuen Amyk, figura handi sinpleak -laukia, triangelua, zirkulua, laukizuzena- identifikatu eta bakoitza dagokion zuloan sartzeko jostailua.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 73. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus