Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

taularatu, taulara(tu), taularatzen 1 du ad oholtzaratu, antzeztu.

Une horretan, Inprevist antzezlana ari zen taularatzen, eta hori dela-eta, jendez beteta zegoen.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 210. orr.

Datorren igandean "Abraham" Pastorala, Antoine Abbadie jaunaren eraginez, eta ohituratik at, Donibane Lohitzunen taularatuko dela jakin diagu hemen.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 360. orr.

1791ko ekainean argitaratzen da, azkenik, Justine edo bertutearen zorigaitzak; eta urrian taularatzen du -eta arrakasta handiz gainera- Oxtierneko kondea edo libertinajearen ondorioak, Theatre Molieren.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 29. orr.

Argitaratu egiten du, taularatu egiten dira haren obrak, iraultzan parte hartzen du buru-belarri.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 30. orr.

Euskal lizeoko 30 bat ikaslek parte hartu dute obra horren idazten lehenik eta gero taularatzen.  Herria   2001-05-31

Von Trierrek ez du taularatuko 'Der ring des nibelungen'.  Berria - Kultura   2004-06-06

Orain arte Estrasburgon baino ez da taularatu Rossiniren obra, eta OLBEk berak ekoitziko du Bilbokorako.  Berria - Kultura   2004-05-15

2 (saskibaloian) ik taulape 2.

Nahierara jokatuz mota guztietako tantoak egin zituen, punpa-sareak, iskin motzean, luze taularatuak...  Berria - Kirola   2006-02-28

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus