Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

taulada (orobat tabladu g.er.) 1 iz oholtza.

Gizon batzuk taulada bat eraikitzen ari ziren orkestinarentzat.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 362. orr.

Bat-batean, pantaila itzali eta ring baten itxura eduki nahi zuen taulada bat argitu zitean kafetegian.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 388. orr.

Besta-garaietan Kanttu akordeoilari eta Pitxi txistulariek hornitzen zuten tauladaren gainean.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 108. orr.

Pentze erdian, taulada haundi bat oihal xuri zabal batek aterbetua.  Herria   2001-05-17

Zortzi hilabeteko lan tematsu baten ordari eguna izango da biharkoa Antso Handia trajeria edo pastoralaren tauladara igoko diren 118 mauletarrentzat.  Berria - Kultura   2004-07-24

2 taulazko zorua.

Tauladaren gainean etzanik, bakoitza ahal bezala kokatu da, eleak isiltzen dira emeki-emeki, eta lo xorta baten egitera entseatzen gara.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 110. orr.

Lehen estaiako pinozko tauladaren gainean.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 164. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kanpoko taulada (3); taulada gainean (4)

tauladaren gainean (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus