Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Umetan, anai-arrebekin haserretzen zenean albumeko argazkietan boligrafoz tatxatzen zituen aurpegiak bezalakoa. Jasone Osoro «Korapiloak», 2001 - 99. orr.
Bueltak zenbatu eta eman zizkidan, eta kontu-liburuko oharra tatxatu zuen. Fernando Rey «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 72. orr.
Edo bere nobelak idazten zituen, laster eta bortitz tatxatuz. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 197. orr.
Era berean [...] ez daukate buruan inongo historiarik edo errealitaterik leku-izen erromantzeak tatxatzen dabiltzan euskararen militanteek. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 100. orr.
Larrua trunpilo gorriz tatxatua. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 17. orr.
Baina laster konturatu zen mutikoak ez ziola ohorea tatxatuko. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 120. orr.