Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

tatxa 1 iz hutsa, akatsa.

Denak agertzen dira bizian diren bezala, tatxa zenbaitekin han edo hemen, nor bere ahulezi edo gaiztakeri zinikoarekin.  Herria   2001-01-18

-Baina gure Anttonik ere badu bada tatxa txiki bat... -bota zion halako batean neskaren amak.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 73. orr.

Berekin dituela dirudi tatxa bilau guziak.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 67. orr.

Badu urriak tatxa bat, Penintsulako zenbait lurralderi isun latza ezartzen dielako: hilabeterik euritsuena bilakatu izan da Valentzia eta Katalunia alderako.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 384. orr.

Sarritan, buruari ezker-eskuin eragin ostean, bere baitan egiten zuen: zein ote haxixaren tatxa?  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 70. orr.

Fidatzekoa nintzela esan zion, ostatua eta etxekoandrea tatxarik gabeak zirela esan zidan.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 268. orr.

Euskara zuzen, tatxarik gabekoan galdetu du barran Eugeniorengatik kanpotarrak.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 57. orr.

2 orbana.

Tatxa gorri bat behar dut nik, egun itsasoak eta gasoilak ilundutako harrizko lerroaren erdian.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 171. orr.

Hantxe, dotzena bat zurzuri, pintore batek erretaularen behereko tatxa berdean pintzel ukaldi batez landatuak balitu bezala.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 40. orr.

Herri guti, eta tatxa zuri zabalak egungo etapako mapan.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 56. orr.

Lurrean tatxa beilegia hedatu zen, jarioaren parte batek mutikoaren papoa zikintzen zuela.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 69. orr.

Etxeen artean, pentzeak, eta pentzeetan, haritzek egin tatxa ilunak.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 215. orr.

Nasaren lerro erdian dagoen tatxa hori neure lotura da.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 173. orr.

Patriciaren gonako tatxa ez da joan, eta berri bat egingo diola erabaki du.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 113. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Uda hark argituko ez zituen hezetasun tatxa ilun, inoiz urdina izandako pintura geruzak hartuak zituen.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 106. orr.

Ez zen odol tatxarik ere ageri belarrean!  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 73. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

tatxa gorri (6); tatxa gorri bat (3)

tatxarik gabeko (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus