Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gazte batek armiarma sarea tatuatu du buru ile-moztuan. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 183. orr.
Nahiago duzula tigre bat tatuatu zakil puntan. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 59. orr.
Indarrez tira eginda alkandora tarratatu zuen, paparrean tatuaturik zeukan irudi gorri eta berde bat erakutsi nahian. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 141. orr.
Ezkerreko besoan antxeta txiki bat tatuaturik zeukan. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 117. orr.
-Zure sinadura tatuatua daramat gorputzean. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 215. orr.
Lepoan sugea tatuatuta daukana. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 263. orr.
Ohartu baitzen semeak amaren oroitzapena tatuaturik eramango zuela beti bihotzean. Berria - Kultura 2004-09-24
Izan ere, behin tatuajea azalean irarririk, gizaki tatuatuak bere egiten ditu bertute horiek. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 119. orr.
Munstroaren gorputz tatuatuaren ikusgarria izan zen zorabiotik gertu utzi ninduena. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 55. orr.
Neska-lagunak lapurtu zizkieten marinel beso-tatuatu sendoekiko euren herra erredimitzeko. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 43. orr.