Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
tatuajegile iz tatuajeak egiten dituen pertsona.
Deani galdetu nion, ezagutzen ote zuen tatuajegilerik Chinatownen, hura kentzeko gauza izan zitekeenik. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 135. orr.
Tatuajegile askorenean izan naiz, eta hala ere, neskatxak lantegiko sarbidea erakutsi zidanean, halako zirrara moduko bat nabaritu nuen. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 137. orr.
Bestalde, artistatzat ez baino eskulangiletzat joko bagenu tatuajegilea, agurearentzat tatuajea ezabatzea izango zen, kasurako, erlojugilearentzat erlojua barrutik desmuntatzea bezala. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 150. orr.