Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Kobeko maisu batekin ikasi nuen tatuajearen antzea. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 147. orr.
Behin tatuajea azalean irarririk, gizaki tatuatuak bere egiten ditu bertute horiek. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 119. orr.
Ez egin ebakirik soinean dolua adierazteko, ez marraztu tatuajerik larruazalean. Elizen arteko biblia Lb 19,28
Bihotzaren parean tatuaje bat dauka, ez dakit zerena. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 239. orr.
Erasoan dagoen suge baten tatuajea ageri da kulero berde argien elastikoaren gainetik. Paddy Rekalde «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 106. orr.
Tatuaje hura artean han ote zeukan galdetu nionean hasi zen guztia. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 334. orr.
Horrela ezagutu nituen Asiako herriak [...] eta tatuajea egin zidan emakumea. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 122. orr.
Tatuaje bat egin zidaten besoan, bakearen sinboloa, hain zuzen ere. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 122. orr.
Orratzaz eginiko tatuajea azaletik ezabatzea ezinezkoa den bezala. Jasone Osoro «Korapiloak», 2001 - 106. orr.
Kosta ahala kosta eta sendagileen iritzia gorabehera, tatuajea kentzea erabaki nuen. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 135. orr.
Ryokok egindako tatuajea ezabatzeko ahaleginak egin nituen. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 133. orr.
Tatuajeetan islatzen dira jendearen itxaropenak, irrikak, eta ikarak. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 150. orr.
Beso sendoak zituen, eta besondotik gora tatuaje ondo hornitutako baten aztarnak sumatzen zitzaizkion. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 116. orr.
Alkandoraren mahukak jaso nituen besoko tatuajea agerian utzirik. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 124. orr.
Pentsamendu hura azaleratzen balihoakit bezala eta tatuaje baten moduan markatuta gelditzen ari, gero eta zabalago, gero eta sendoago. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 93. orr.
Tatuajeetarako hainbat tinta sorta kutsatuta egon daitezkeela ohartarazi dute. Berria - Euskal Herria 2004-09-29
Hasieran tatuaje normalak erabiltzen nituen; tigre baten burua zakil puntan, eta horrelakoak. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 53. orr.
Bizkarrean, ezkerraldean, tatuaje handia zeukan, gorri-orlegia. Gotzon Garate «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 115. orr.
Besoko tatuaje txikia ere morez tindaturik zeukan. Juan Kruz Igerabide «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 111. orr.
Japoniako tatuaje usadiozkoak irudi nagusi bat du bizkarralde osoa hartzen duena. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 119. orr.
Japoniako tatuaje klasikoa irudi batzuek osatzen dute arduranean, kondairako heroiak eta erlijio irudiak. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 119. orr.
Harrigarriena zen zer tatuaje-klase zeukan ikustea. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 53. orr.
Zama-ontzi batean lanean ibiltzen zen marinel peto-petoa, tatuaje pare baten jabea... Paddy Rekalde «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 132. orr.
tatuaje bat egin (3)
tatuajea egitera (4); tximeleta tatuajea (6)
tatuajeak egiten (5)