Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

tatami 1 iz lurrean ezartzen den tapiz modukoa, karatea eta kideko borroka arteak egiteko erabiltzen dena.

Laster, oinetakoak erantzi eta gelaraino geneuzkan lau edo bost mailak jaitsi genituenean, sentsazioa izan genuen tatami lodi, gozo eta irregular samar baten gainean genbiltzala.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 219. orr.

Pilota ta tatamia kirol tresnak dira.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 40. orr.

Ikusiko baninduzue, baldinbaitere, hobeto konprenituko zenukete zergatik batera ezinak garen tatamia eta ni.  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 18. orr.

2 (bestelakoetan)

Tatami: arroz lastoz egindako zoru-estalkia.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 125. orr.

Etxeko gelak tatamien arabera antolatzen dira Japonian, eta etxebizitzen neurria ere tatamietan ematen da.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 125. orr.

Kontuan hartu behar da etxe horretako gelan ez dagoela oherik, tatamiaren gainean zabaltzen den futoia erabiltzen baita lo egiteko.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 18. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus