Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

tasatu, tasa(tu), tasatzen (orobat tatsatu g.er.) 1 ad zerbaiten prezioa ezarri.

Zenbatean tasatuko ote zituen hatz haiek arrebaren aseguru etxeak?  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 167. orr.

Nire etxebizitzak 5 milioi pezeta (30.000 euro) balio dituela dio Jaurlaritzak, baina auzitegi arkitekto batek 17 milioi pezetatan (102.000 euro) tasatu zidan.  Berria - Euskal Herria   2004-10-21

Udalek tasatutako etxeak.  Berria - Euskal Herria   2006-02-21

«Salneurri tasatutako etxebizitzak bultzatzea» da Hego Euskal Herriko erakundeen apustua.  Berria - Euskal Herria   2006-03-29

Datorren urtean tasatutako prezioan saltzeko izango diren 317 etxebizitza.  Berria - Euskal Herria   2004-12-11

Horregatik, arbitroak jartzen direnean horma mehelinak tasatzeko, haiek ez dituzte paretak beren garaian izandako kostuaren arabera baloratzen, baizik eta kontuetatik kontratuak ateratzen dituzte.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1190. orr.

Munduko sorkarien zinezko izatera ezin iritsi denez, sorkari bakoitzaren ordezkorik xinpleenak eta erabilgarrienak sortu ditu: izenak, numeroak... munduko errealitatea tasatu eta bere gisara erabiltzeko.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 287. orr.

2 irud/hed

Bihar edo etzi zeinen guapo azalduko diren aurrikustearekin aski dute, bere gorputzaren edertasuna deskubritu eta tasatzen hasi den neskakoxkorrak bezala.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 124. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Eriki beharreko etxe kopurua babes ofizialekoen eta tasatuen artean banatzeko. Exebizitza tasatuen prezioa 120.000 euro eta 180.000 euro artekoa izatea.  Berria - Harian   2005-06-15

Eraikiko diren %75ek babestutako etxebizitzak izan behar dute (%55ek babes ofizialekoak, eta %20k prezio tasatukoak).  Berria - Euskal Herria   2006-04-26

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

etxe tasatuak (7)

etxe tasatuen (3); etxebizitza tasatuen (3)

tasatutako etxeak (3); tasatutako etxebizitzak (5); tasatutako etxebizitzek (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus