Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Azkenean, atea tartetxo bat zabaldu, eta burua atera zuen. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 357. orr.
Zirkuaren sarreraren atzealdera joan zen, olana bati tira egin, tartetxo bat zabaldu eta esan zion Martini: [...]. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 58. orr.
Autoraino iristen naizenean giltza sarrailan sartu eta maletatxoa kopilotoaren eserlekuaren aurrean dagoen tartetxoan uzten dut, zoruan, tapizeria ez bustitzeko. Mikel Hernandez Abaitua «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 153. orr.
Bulkada bat abiatu denean, axoiak ez du beste bulkadarik onartuko tartetxo bat igaro arte: milisegundo bat edo bi normalean. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 224. orr.
Eta berauetan, erlauntzaren gisako egituran, berrogei bat tartetxo, letra-moldez beterik. Txillardegi «Putzu», 1999 - 169. orr.
Egin egunkarian tartetxo bat eskaini zidaten, iragarpentxoa bezperatik bidali eta han ipintzeko. Pello Zabala «Zeruan zer berri», 2006 - 126. orr.
Bakoitzak tartetxo bat bilatzen zuen gorputz nabarrezko ore hartan. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 102. orr.
Gero, Armadako lekukoen hitzetan, tartetxo bat urrundu, itzuli eta umearengana berriz hurbilduta bere arma automatikoko kargadore osoa harengan hustu zuen. Berria - Mundua 2004-12-22
Partidak hasiera orekatua eduki zuen arren (18-18), erdi aldera Muskarditzek tartetxoa irekitzea lortu zuen (28-23). Berria - Kirola 2006-02-21
Tartetxo bat hartu zuen erantzun aurretik. Edorta Jimenez «Kilkerren hotsak», 2003 - 132. orr.
Tartetxo bat egin genuen elkarrekin. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 151. orr.
Tartetxo bat baino ez genian egin han; gainerako egunetan kanpoan ostatu hartuta izan gaituk. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 120. orr.
Tartetxo bat eman genuen han. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 90. orr.
Bulkada bat abiatu denean, axoiak ez du beste bulkadarik onartuko tartetxo bat igaro arte: milisegundo bat edo bi normalean. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 224. orr.
Teilatua konpondu edo eskailerako hormak pintatuko dituzue, eta tartetxoa aprobetxatuz Heineken bana hartuko duzue. Lander Garro «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 173. orr.
Tartetxo bat eskaintzeko urtean zehar behar bezala zaintzen ez diren gorabeherei. Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 48. orr.
Amonak bakarrik hartu ninduen, tartetxo batean, eta halaxe esan zidan: [...]. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 115. orr.
Tartetxo batez Basurtokoak duda egin zuen. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 318. orr.
Woodek tartetxo bat behar izan zuen lasaitzeko. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 94. orr.
Une horretan arnasa hartzeko tartetxo bat izan nuen, inor ez baitzen leihatilan, eta libretak eta txartelak konparatu nituen. Xabier Olarra «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 24. orr.
Pilota handik, pilota hemendik, halaxe jarraitu zuten tartetxo luzean. Berria - Kultura 2004-08-18
Denbora tartetxo bat egin genuen batak bestearen ondoan epeltasunean, isilik biok. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 355. orr.
Beharbada, eguzki tartetxo hau aprobetxatuz, beraren distira ikusteko aukera izango dugu. Joanes Urkixo «Gerlari zuria», 2004 - 46. orr.
tartetxo bat behar (4); tartetxo bat eskaintzeko (3); tartetxo bat hartu (5); tartetxo batean (10); tartetxo baten ondoren (3); tartetxo batez (15)
lehen tartetxoa ireki (3); tartetxoa ireki (6); tartetxoa ireki zuen (3)