Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

tarteko 1 izlag tartean dagoena.

Tarteko hitzak behar nituen, ez beroegiak, ez hotzegiak.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 32. orr.

Tarteko espazioari, grezieraz metope esaten zaio eta honela banatu behar da: [...].  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1730. orr.

Tarteko langetak erdian jarriko dira; gainerakoak, bata goiko aldean eta bestea beheko aldean txertatuko dira.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2030. orr.

Egon litezkeela tarteko geruzak, ez arraza-esperientziak ez esperientzia pertsonalak metatuak, maila supra-pertsonal baina infra-razialeko talde-esperientziak baizik.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 328. orr.

Kolpe kodetuak joz tarteko horman.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 180. orr.

Lege publikoek ez dute uzten tarteko pareta mehelinetan oin eta erditik gorako lodiera duten hormarik eraikitzen.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1250. orr.

Baldin eta aipatutako bi bide bakarren artean norbaitek tarteko bidea proposatu nahiko balu, [...].  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 79. orr.

Ez zen gonbita; aginduaren eta desafioaren tarteko adierazpena zen.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 206. orr.

Hitzak errepikapenean tarteko letraren bat galtzen du.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 57. orr.

Hemen ez dago tarteko biderik, eta gure alde ez dagoena kontra dago.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 113. orr.

Horrela, kimika-ariketaren eta polizi eleberriaren tarteko ikuspegi horretatik, erakargarri zitzaidan problema.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 205. orr.

Alde bakarra da filosofoek liburuki atseginetan argitaratzen dituztela beren lanaren tarteko urratsak, eta nik, berriz, haiek galtzea erabaki dudala.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 38. orr.

Haren belar tarteko ibilera isilgordeak.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 153. orr.

Hitz tarteko marra gaizto itsusi hori (-) gailendu zaio, eta niri nazka ematen.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 67. orr.

Ur-tantatxo guztiak uniformeak eta txikiak direnean, 0'5 eta 2 mm tartekoak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 257. orr.

Beheko faxak horietako hiru zati hartuko ditu, tartekoak lau, eta goikoak bost.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1710. orr.

2 (predikatu edo izenondo gisa)

-Emakumeak ere tarteko diren ipuintxo batekin?  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 13. orr.

Ostatuen izenak [...] nekez mudatzen dira, gerla, inbasio edo gisako kataklismoren bat tarteko izan ezean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 7. orr.

Hara, Gordon ere tarteko da.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 145. orr.

Zer aukera zeuden Ian Metropolisek onar zezan bera ere tarteko izan zela engainuan?  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 243. orr.

Gerrarteko hiru mendeak aztertzeari ekiten badiogu, kasu bakoitzean tarteko edo osagarrizko dei genezakeen gerra edo gerra-multzo bat aurkitzen dugu.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 312. orr.

Aita moderno eta belaxkaren sindromea zegoen tarteko, hots, beldur alua, gure seme-alaben adimen ahula kordokatzeko.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 342. orr.

Gercourt jaun zital hori behar zen tarteko gertatu!Osaba Felipe tarteko eta lekuko eginez, Donostiari agur esatea erabaki nuen.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 130. orr.

Sistemak, batez ere klima fresko edo tartekoetarako diseinatua izanagatik, oso ondo funtzionatzen du tenperatura altuetan.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 133. orr.

Beste egoera tarteko bat ere izaten zen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 152. orr.

Ez handi ez txiki, tartekoa baizik.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 368. orr.

Komandantea komandante, marinelak marinel eta tartekoak tarteko.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 165. orr.

3 (izan aditzarekin konpletibetan)

Hilaren 21ean Ernest Hemingwayren taldea zaldi-apustutan sartu da, Mundakako abadea tarteko dela.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 250. orr.

Benetan amorragarria da ikustea ezen, askotan gertatzen den bezala, laguntxoen arteko konponketak tarteko direla, okertu egiten direla benetako judizio zuzenak.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1450. orr.

Euskotarren sorreran izan zituen, antza, aurreneko istiluak, erlijioa eta politika, (biak zakurbazka berdintsu izaki), tarteko zirela.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 115. orr.

Adin horretako gazteak ditut orain unibertsitatean ikasle, gaztetan nire ikaskide izandako lagunen seme-alabak tarteko direla sarri.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 14. orr.

4 (esaldi bukaeran adizlagun gisa)

Hantxe zeuden "Mutilak", Ed ere tarteko.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 161. orr.

Zortzi gonbidatu zenbatu nituen denera, ni tarteko.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 122. orr.

Aukera izan dut amerikar eta britainiar kazetariekin, ezkertiar kutsuaren ospea duten batzuk tarteko, hitz egiteko.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 104. orr.

Baina gona-kontu ilunak tarteko, neskaren anaiek hil omen zuten.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 52. orr.

Jaurtikin horrek berak Lincoln hil zuen, antzezle baten egintza kriminal edo eta magiko bat tarteko.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 189. orr.

Gürs-etik alde eginak ziren euskoak -zerbitzuetako batzuk tarteko- Britainia Handira joanak ziren. Baina behin batean hemengo beste arkitekturak ere, hain karibetar dirudien kolonial hori tarteko, denak etorri ziren arrotz eta lekuz kanpora.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 174. orr.

Eta mirariren bat tarteko, hala egin zuen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 17. orr.

Orduan batzuek, Jurica tarteko, futbola ikustera egin dute.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 185. orr.

Josean ere gaixotasuna tarteko iritsi zen Zuhaizpe atseden eta osasun etxera.  Berria - Harian   2005-07-02

Lotzen dira gauza memoriadunak sorpen artistikoarekin, gizaldi berriak tarteko.  Herria   2003-07-17

• 5 izond ertaina.

Pikor handiko geruza hori eman eta lehortu ondoren, beste geruza bat emango da tarteko pikorrarekin.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3290. orr.

-Erakutsi tarteko prezioko oihalen bat -entzun zen haien atzean Txitxikovi ezaguna iruditu zitzaion ahots bat.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 505. orr.

Zeharka begiratu ziola, Txitxikovek tarteko tamainako hartz baten antz ikaragarri handia hartu zion oraingoan Sobakevitxi.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 143. orr.

Bere seriotasuna eta tarteko adineko jendearen moduzkotasuna ahazturik, jauzi bi egin zituen gelan.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 200. orr.

Alturaz tartekoa zen, baina dena osorik hartuz hain polita zenez, txikia zirudien.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 10. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus