Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

tartekatu, tarketa, tartekatzen 1 da/du ad tartean sartu.

Zaparradak ere tartekatuko dira, batez ere ipar partean eta mendialdean.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 91. orr.

Salatzen duenez, lehen atalean, Plinio-ren zati labur batzuk tartekatu dira.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 132. orr.

Ez dakit zergatik tartekatu zitzaidan irudimenean kantuan ari den emakume hori.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 35. orr.

Baina Herio tartekatzen zitzaidan beti pentsamenduan, irudimenean, grabatuan...  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 225. orr.

Askotan, juntagailua tartekatzen da erdian, esakune bereziak sortuz: kinki eta kanka, kirri eta karra.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 34. orr.

Bi fotogramaren artean fotograma zuri bat tartekatuz.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 37. orr.

Azalpentxo hori tartekatu dugu irakurleak uler dezan zergatik hasi zen aharrausika ilehoria Txitxikov hizketan ari zitzaion bitartean.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 249. orr.

Kontratu bat idazten duen eskribauak beti edo gehienetan tartekatuko du datu faltsuren bat.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 54. orr.

Zuzendu ditut kopiatzaileen utzikeriak tartekatu dituen okerrak.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 82. orr.

Hirugarrenean arkitektura irudiak agertzen ziren negatiboan, irudi berorien argazkiak tartekaturik.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 146. orr.

Beste egile batzuen hitzak, esaldiak, pasarteak... tartekatu ditugu han-hemenka.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 21. orr.

Hizkuntza batean beste hizkuntza bateko hitzak-eta tartekatzea.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 192. orr.

2 (elkarrizketetan)

Zer gertatzen zaizu, Ana?-tartekatu zen Garbiñe, inor gutxik espero zuenean-.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 97. orr.

-Alpujarrak Andaluzian daude, ama -tartekatu zen Karmele, ahizparen laguntzan.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 19. orr.

-Lasai, aita -tartekatu zen Ayako, eta niri begiratu zidan zerbait eransteko-.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 146. orr.

-Ez -tartekatu zuen Agustinak, ahotsa apalduz-.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 131. orr.

Horrela ikasi zenituen tatuajeari buruzko xehetasunak?-tartekatu zuen berriro gazteak.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 152. orr.

Ez zidan hitzik tartekatzeko aukerarik ematen, eta ordu arte baino zurrunbilotsuago aritu zitzaidan, datuak hor, datak hemen.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 215. orr.

Baina orduan amona tartekatu zen: [...].  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 123. orr.

Istant horretan Bigarren Mihi baten esana tartekatu izan balitz bezala.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 159. orr.

3 tarteka txandakatu.

Lerroa, gizonak eta emakumeak tartekaturik baitzituen, jauregiko harresiraino luzatzen zen.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 98. orr.

Eguzkia eta lainoa tartekatu ziren hurrengo astean Garrüzen.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 125. orr.

Hitzak eta isiluneak tartekaturik.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 309. orr.

Beti ibili izan gara horiek bata bestearekin tartekatzen eta elkarren artean moldatzen.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 31. orr.

Errutinazko tramite bat betetzen hasi ziren bi agenteak, tonu ofiziala eta tonu lagunkoia tartekatuz.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 92. orr.

Bere bizitzaren kontaketari ekin zion, oso estilo berezia erabiliz, berbak eta barreak tartekatuz.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 47. orr.

Haragi-puska handiak sartuz banan-banan burdinazko barra luzean, gihar eta gizen zatiak tartekatuz.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 68. orr.

Proteinak kodetzen dituzten sekuentziak -exonak- etenez, badira, gehien-gehienetan, sekuentzia ez-kodetzaile batzuk -intronak- tartekatuak.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 121. orr.

Traste konplexuak eta errazak tartekatuko dira dendako erakusleihoan.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 62. orr.

Behe-behean, beiraren kontra, rillette poto errenkada bat zegoen, ziape potoekin tartekatua.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 63. orr.

Baxango haritzez arraunak, boliz tartekaturiko Zipreko zipresez zubia.  Elizen arteko biblia   Ez 27,6

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus