Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bidezidorra, blai-blai eginda, labain zegoan oso, eta harritsu ere bai tarteka. Urrezko belarritakoak egingo dizkizugu, zilarrez tarteka apainduak. Txillardegi «Putzu», 1999 - 23. orr.
Horrez gainera, tarteka eta alderik alde hartuz, zabalera berdineko harriak jartzen dituzte, haiek diatonos deitzen dituztenak. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1190. orr.
Lan nekea da [...] eta neke hori liburuan nabarmendu ez dadin, baditu tarteka sartzeko kontakizun kostunbrista batzuk ere. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 39. orr.
Bidean aurrera, tarteka zuhaitzetako sustraiak espaloian nabarmentzen zirela ohartu naiz. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 63. orr.
Basoarte amaigabea, zarratua, tarteka indiar txabola multzo bat edo beste. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 51. orr.
Gure azpian, zingirak beti ere, axal eta uherrak, tarteka lur-zerrenda batzuk, harea, zingirak berriro, noiz berdeak, noiz gorriskak, ezpain-lapitzaren kolore, ez dakit nik zergatik. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 23. orr.
Zuria, tarteka harri mokor batzuk murruan agertzen direlarik, kare zuriz inguraturik. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 131. orr.
Haizemaile baten eran hedatzen baitzitzaizkion hortzak, tarteka hutsuneak ageriz, kuia hustuekin egiten diren kriseiluen antzera. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 67. orr.
Neronek euskaratu dizut eta tarteka moxtu. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 277. orr.
Tarteka loreak ikusten dira. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 206. orr.
Tarteka urrungo trumoi-hotsen oihartzuna hedatzen zen inguruetan. Txillardegi «Putzu», 1999 - 63. orr.
Tarteka, hitz batzuk ernetzen ziren gizon haren ahotik. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 168. orr.
Tarteka, dardara bat igarotzen zen oihal mugikor haren gainetik. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 383. orr.
Kaleko ahotsak datozkizu, klaxonak eta metroaren burrunba, baita tarteka hegazkinena ere. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 138. orr.
Lotsatiek tarteka erakutsi ohi duten fanatismoarekin defendatzen zituen bere ideiak. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 79. orr.
Gutunak ere bai, tarteka. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 77. orr.
1966 eta 1967ko gertaerak osorik zeuzkan gogoan, 1968 eta 1969koak partez edo tarteka, eta 1970etik aurrerakoak, berriz, ia erabat ahaztuak. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 63. orr.
Kosta egiten zait orrialdeak arin pasatzea, galdu egiten naiz tarteka lerro artean, baina testuak badu kalitate bat, badu lilura bat, eta aitzina jo behar dudala esaten diot neure buruari. Xabier Mendiguren Elizegi «Arbelaren gainean», 2004 - 31. orr.
Zirrara batek astintzen ninduen tarteka: iruditzen zitzaidan ero baten erretolika entzuten ari nintzela. Ander Irizar «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 79. orr.
Badaki, bai, otsailak izotz mortalak ekartzen tarteka. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 60. orr.
Bi ordu luze egin omen zituzten gizona betiko urrunduko zuen hegaldiaren zain, kafetegiko kristalaren bestaldean airean gurutzatu eta lurrean pausatzen edo urrunean galtzen ziren hegazkinei tarteka begiratuz. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 23. orr.
Izan ere, balantzaka, lepoa oker eta tarteka begietan beltzuneak izan arren, eusten nion, joan eta etortzen nintzen, eraman eta garraiatzen nuen, dena zaku bakar bat jausten utzi barik. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 172. orr.
Tarteka lo, tarteka esna egon zen plazerrak eramandako munduan, arazorik gabeko mundu igarokorrean. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 77. orr.
Halakoekin harrapaturik burua, ohean iraun nuen, tarteka izuz eta tarteka geroaren esperantzaz. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 348. orr.
Profesional espezializatuek tartekako garbiketa sakona edo aldiro-aldiroko garbiketa egiten dute ezinduta dauden pertsona nagusien etxeetan. Jardun osoko lau lagun, gerratean espainiar polizi indarretakoak izan direla diotenak, eta tartekako hamabi lagun ei dira. Berria - Euskal Herria 2004-04-29
Gazteleraz ere zertxobait badaki eta, ni neu narabil aspaldion tartekako irakasle. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 259. orr.
Leihoan haize balen eta tartekako kazkabar jasen hotsa entzuten nituen. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 160. orr.
Bere pertsonalitatea Paulova dantzariarekin nahasten zuen tartekako brote eskizofrenikoetan. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 71. orr.
Denbora erraz zihoan erietxean: lotan ez nengoenean, nire zereginak gosea, egarria, zauriaren oinazea, tartekako solasaldiak edo tratamenduarekikoak ziren. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 181. orr.
Tarteka-marteka baino ez zen etortzen New Yorkera, agian bizpahiru alditan urtean. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 167. orr.
Larruzko tapizerian ezer ez jausteko kontuz jan ditu tailarinak aluminio paperezko ontzian, tarteka-marteka jatetxerantz jasoz begirada. Urtzi Urrutikoeetxea «Auzoak», 2005 - 122. orr.
Airean sigi-saga zebilen eta tarteka-marteka astinaldi bortitzak ematen zizkion, ia erortaraziz. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 171. orr.
Hitz egiten duen bitartean, Joanak eta Danik arretaz entzuten diote, eta tarteka-marteka elkarri begiratzen diote. Antton Olano «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 129. orr.
Bizirik dirau, haatik, artalde orok hurkoren bat hiltzeko sentitzen duen beharra, eta tarteka-marteka ardi txuriren bat besteen ondotik apartatu eta urrutira eramaten dute, koloreak bereizi ezin diren puntu bateraino. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 116. orr.
Sakonune txiki batzuk besterik ez ziren angeluak, edo horma zuloak, tarteka-tarteka ipiniak. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 105. orr.
Zainek, nolanahi ere, balbula batzuk dituzte tarteka-tarteka, nahikoa hurbil bata bestetik. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 173. orr.
Zuzen eta tarteka-tarteka jarririk, gas argiontziek baizik ez zekarkioten bizitzarik heriotzazko mortu hari, kolore horiko beren sugar txikiez. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 22. orr.
Hezur pilatuez beteta zeuden hormen ondotik igaro ginen -haien artean ere ageri ziren, tarteka-tarteka, botilak eta upelak-, eta katakonben barreneneko parteraino iritsi ginen. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 121. orr.
Tarteka-tarteka, asko gara liburu hori irakurtzen dihardugunok. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 231. orr.
Tarteka-tarteka deitzeaz gogoratu zaitez, besterik ez, ados? Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 258. orr.
Tarteka-tarteka beren pinta beteko edontzi handietatik trago batzuk egiten zituzten, eta tabakoa erretzen zuten. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 168. orr.
Alabaina, tarteka-tarteka, zantzu hautsi eta nahasien bidez, nire adiskidearen buru egoeraren beste ezaugarri berezi baten berri jakin nuen. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 38. orr.
Gero Pernando hauspoari eragiten aritu zitzaion tarteka-tarteka, nekatu zen arte. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 142. orr.
badaki tarteka (4); eginez tarteka (3); egiten zuen tarteka (4); oso tarteka (13)
tarteka aditzen (3); tarteka agertzen (5); tarteka atzera (3); tarteka baino ez (4); tarteka bakarrik (4); tarteka burua (3)
tarteka egin (3); tarteka egiten (5); tarteka elurra (3); tarteka eman (4); tarteka esnatu egiten (3); tarteka euri (3); tarteka euria (3); tarteka gertatzen (6); tarteka haize (3); tarteka harri (3)
tarteka ikusten (4); tarteka itzultzen (3); tarteka marteka (56); tarteka martekago (3); tarteka tarteka (30); tarteka tarteka gertatzen (3); tarteka tiro (3); tarteka zerbait (3)