Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

tarte 1 iz bi gauzaren edo bi punturen artean gertatzen den hutsunea edo hedadura. ik bitarte; distantzia; arte1.

-Zer tarte dago Moskutik hona? -galdetu zion.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 125. orr.

Laurehun bat verstako tartea zen (426 kilometro), eta trenak egun erdia beharko zuen haraino.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 66. orr.

Elkarren artean hiruzpalau metroko tartea zuten bi arrasto paralelo marraztu zituen labanaren puntaz ziegako lur hilean.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 354. orr.

Pertsona bakoitzari 2,4 metro koadroko tartea dagokio batez beste.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 53. orr.

Tarte hori gure "segurtasun distantzia" zen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 118. orr.

Dorretik dorrera utzi beharreko tartea ez da izango gezi-tiro batek hartzen duena baino handiagoa.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 710. orr.

Habe arteko tarteak ere estali egin zituztela.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1850. orr.

Bai dentikuluen eta bai triglifoen artean geratzen diren tarteei metopak esaten zaie.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1870. orr.

Trenak [...] oso denbora laburrean bete zuen Miarritzerainoko tartea: hamar bat kilometrokoa, omen.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 312. orr.

Orain arte, proiektuaren arduradunek sei tarte atera dituzte lehiaketara eta, osotara, 43 kilometroko luzera dute.  Berria - Euskal Herria   2004-10-20

Teresak ordu erdia behar zuen tarte hura hiru aldiz ibiltzeko.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 146. orr.

Belarra hazi da, hala ere, lauzen tarteetan.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 146. orr.

Halabehar hutsez elkarrengandik bi etxe-blokeren tarte batera baizik ez baikinen bizi Brooklyngo erresuma zaharrean.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 29. orr.

Albertek azaldu zion Jonathani zer-nolako berri ematen zion, aeroportutik ingurabideetarako tartean, bezero bakoitzak bere hiriaz.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 132. orr.

ik beherago 10.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Bi marren arteko tartean sartu eta eskuak eraman nituen atzera.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 355. orr.

Gizonak bagoitik bagoirako tarteetan elkartzen ziren, purua edo zigarroa erretzera, kontu kontari.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 145. orr.

Herritik irten arteko tartea isilean egin genuen.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 59. orr.

Tarte hori ez da izango arra bat baino handiagoa.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3350. orr.

Eragozpenik ez zen ageri bidearen tarte horretan.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 167. orr.

Kazetaritzatik nobelagintzara doan tartea iragan berri duk.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 277. orr.

Hasieran zuhurtasunezko tartea gordetzen bazuten ere, [...].  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 33. orr.

Badirudi ez dela posible iraganaren ahanztura pragmatiko bat, erregeneraziorako tarte gutxi geratzen dela.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 43. orr.

Maximoaren eta minimoaren tartea apuntatu.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 72. orr.

60 eta 40-45 urteko tarte horretan dugu elebidun gutxien.  Berria - Euskal Herria   2006-02-04

2 (izenondoekin)

Haren hutsune eta tarte oteizar-metafisikoak hautsez libre gordetzea batere lan erraza ez bazen ere, [...].  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 49. orr.

Eremu horretan hamahiru gela egingo dira arku moduan banatuta, beren artean hamabi tarte berdin utziz.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2330. orr.

Emazteak aurrea hartu zion senarrari korridore estu luzean barna, egongelarainoko tarte osoan.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 134. orr.

Ni, zutik, elkarren artean tarte jakin bat gordeaz, hesi ikusezin baten gainetik hizketan arituko bagina bezala.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 78. orr.

Neka-neka eginda baitzeuden tarte handia ibili ondoren.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 230. orr.

Estatu konstituzionalaren barruan, Gernikako Estatutuaren erreformak ez du tarte handirik.  Berria - Euskal Herria   2004-05-06

Izadiaren eta esperientziaren lurraldean tarte on bat ibili ondoren, [...].  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 225. orr.

Non aurkitu zuen halako tarte luzea egiteko behar zen indar fisikoa?  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 328. orr.

Etorreran baino tarte luzexeagoa utzi nuen orain haien eta nire artean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 348. orr.

Peristilo horrek [...] bi pilastra ditu, elkarren artean tarte zabala izaten dutenak.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2970. orr.

Tarte zuzen bat amaitzen den bakoitzean errotonda bat dago, autopistaraino iritsi arte.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 153. orr.

Han, bi metro zabaleko tarte estu batek ozta-ozta binaka igarotzen utziko zien.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 172. orr.

Hanka-puntetan orain, salto txikiak emanez gero, tarte lokaztuak saihestuz egin genuen Ingoren hilobirainoko bidea.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 36. orr.

Handik ordu erdira belar motzeko tarte argi lau batera ailegatu ziren.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 104. orr.

Tarte musikalen zentzu pitagoriko, zenbakizkoa.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 232. orr.

Tarte beretsuan dauzkagu gure Iruñea (72 litro) eta Gasteiz (75 litro).  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 391. orr.

Zorioneko partida hura hogei metroko tarte zuhur batetik ikusi nuela.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 30. orr.

Hansen Citröena hartuta, tarte zuhur bat utzita jarraitu zieten.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 57. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa).

Zaingeletako kanpo- eta tarte-hormek saredun leihoak zituzten inguru guztian, atalondoko hormek bezalaxe.  Elizen arteko biblia   Ez 40,16

Arimaren denborak beste data batzuk baititu, beste neurri batzuk, itsas uhinen antzekoak, baina haien tarte-berdintasunik eta norabide beti-berdinik gabe.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 177. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Urtza esaten genion ibai-tartearen inguruko haltz luzeak alde batera zein bestera okertzen ziren.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 83. orr.

Eskailera honek bai maila-tarte luzeak dituela, horrek izorratzen naik ni! enpleguak gora jo zuela iaz adin tarte guztietan, 25 urtetik beherako gazteen artean izan ezik.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 90. orr.

Denbora behar izan nuen bainuko mantala eta txapinak jantzi eta hiru eskailera tarteak egiteko.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 95. orr.

Jendetza urritu egin zen eta oztoporik gabe igo ahal izan zuten hurrengo eskailera-tartea.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 131. orr.

Haien inguruan belar tarte zabalak ere hausterre bihurtuak izan ziren.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 133. orr.

Kontuon hausnarrean nengoela, laino-tarte txikia zerratu zen zeruan.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 39. orr.

Mortero horrekin eta harriekin beteko da, kutxa-tarte guztietan geratzen diren hormen egitura guztia ondo bete arte.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2590. orr.

Enpresek ere, beren mozkin-tartea babeste aldera, atzera berriz prezioak igotzen dituzte.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 105. orr.

Fluktuazio-tarteak zabaldu zituzten oraindik trukemekanismoan parte hartzen zuten herrialdeek.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 190. orr.

3.000 kilometroko kalkuluak 400 kilometroko akats tartea duela esan dute astronomoek.  Berria - Gaiak   2006-02-03

Begiak oso sentiberatasun tarte zabala du luminantziarako.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 32. orr.

Interpretazio-tarte murriztuarekin jokatu dela beti garbi azaltzeko, [...].  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 5370. orr.

Ukaezina da gaiaren aurreko urruntze-tartea askoz ere handiagoa dela molde honetako bertsoetan laburragoetan baino.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 193. orr.

Ez zuen sekula gogoko izan Harry, baina beti eman izan zion hari konfiantza-tarte bat Alec-engatik.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 57. orr.

5 (denborari dagokiola) ik bitarte.

Hogeita bost urteko tartea zegoen nik ezagutzen nion letratik orrialde haietakora.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 173. orr.

Urte erdiko tartea dago VI. Biltzarretik Mentxaka erori zen arte.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 13. orr.

Ordubete inguruko tartea neukala iruditzen zitzaidan.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 43. orr.

Lau edo bost urteko tarteak behar izaten ditut lan batetik bestera.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 206. orr.

Berrogeita zortzi orduko tarte bat, helburu jakin baterako gordea.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 281. orr.

Eguzkiak, berriz, hilabeteko tartea egiten du zeinu baten espazioa zeharkatzeko.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4210. orr.

Tarte horretan, hots, 1958ko Gabon Zahar gaua eta 1959ko Urte Berri egunaren artekoan, Fulgencio Batistak ihes egin zuen.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 290. orr.

Uztailaren 23tik irailaren 2ra doan tartea.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 451. orr.

Ikasitako guztia ahalegin pertsonal handi bati esker ikasi zuen bi hilabete pasatxoko tarte hartan.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 32. orr.

1509-1515eko tarte horretan egon zela Azpilkueta Alcalan.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 15. orr.

Ipar Euskal Herrira [...] deitzerakoan, 30 segundokoak dira tarteak.  Berria - Harian   2005-08-20

Tarte bat hartu zuen hausnartzeko eta aldeko eta kontrako ahalbideak neurtzeko.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 233. orr.

Tarte bat eman nuen adi.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 154. orr.

Kaferako tartea bezain mugatuta dauka bainugelakoa.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 24. orr.

Gelditu eta bazkaltzeko tarte bat hartzeko garaia zen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 154. orr.

Isilik geratu ginen hirurok tarte luze batez.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 96. orr.

Sendatzeko, mina areagotu beharra zagok, baina minaren tartea laburtuz.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 212. orr.

Tsarrak [...] so egin zion tarte batean begirada sarkorraz.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 59. orr.

Kristinak tarte horretan eginak zituen nirekikoak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 93. orr.

Handik tarte batera kanoikadak aditu genituen.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 102. orr.

Loari kendutako tarteetan.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 36. orr.

Ez zen galdera bat, arnasa hartzeko tartea baizik.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 175. orr.

Banuen tarte bat, arrantzaleei txaneltxo bat eskatu, Ánimas-era joan eta berriz itzultzeko.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 366. orr.

Argi distiratsuegiak itsutu egiten zuen tarte baterako.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 55. orr.

Gerraz jardun genuen beste tarte batez.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 47. orr.

Tarte batez isilik lotu ziren, ahoa josita legez.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 120. orr.

Goizeko 3retatik 10etarako tartean, 37 litro utzi zituen Arantzazun bertan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 400. orr.

ik beherago 10.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Hilabete pasatxoko tartean.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 33. orr.

Atrakatzeko maniobrak iraun zuen tartean ontziburuak ez zion aldarri egiteari utzi.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 56. orr.

6 (denborari dagokiola izenondoekin)

Ez zuen irakurtzen, tarte libreetan leihoaz hara adreiluzko horma mortuari begira egoten zen.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 42. orr.

Epaileen liburuak hutsune luze bat bete nahi du: lurraren konkistarekin hasi eta Erregeen garairaino doan tarte handia.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 16. orr.

Irrati eta telebistetan ere tarte berezia izan du komunikatuak.  Berria - Harian   2006-03-23

Guardia aldatzeko erabiltzen duten tarte labur hori erabili beharko diat.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 43. orr.

Kafea eskatu zuen nik bezala, eta, tarte txiki bat bertan eman ondoren, bere automobilean sartu ginen.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 197. orr.

Bermeotarrak 11 ehuneneko tarte txikiarekin gailendu ziren.  Berria - Kirola   2004-09-21

Tarte luze batean -ordubete baino gehiago, taxutu nuenez- asotsik apalena ere ez zitzaidan inguratu.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 274. orr.

Tarte luze batean ez zen deusik jazo, harik eta Laudio izeneko tokira heldu ziren arte.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 133. orr.

Emanaldiak iraun zuen tarte amaigabean, atzera ene haurtzaroarekin akordatu nintzen.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 145. orr.

Tarte handiegia dago hamar urte eta ehun urteren artean.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 359. orr.

7 (denborari dagokiola hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Tabernetan ateak irekita zeuden, eta argi tarte dirdariak igortzen zituzten kale aintziratu ilunetara.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 101. orr.

AP-68, A-8, N-1, A-15, N-240 eta N-622 errepideak ordu tarte batzuetan zabalduko dituzte.  Berria - Euskal Herria   2006-05-04

Likoreen eraginpeko eskuzabaltasun-tarteetan baino ez zioten ekiten euren arteko adiskidetasun-harremanari.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 155. orr.

-Polikarpo ez da itsusia -esan zuen, eta isiltasun tarte baten ondoren.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 458. orr.

Zalantza tarte hura aprobetxatu du lehen dardoa jaurtitzeko.     «Kuskue tanden», 2004 - 86. orr.

Bertsolaritzaren publikoa ez da belaunaldi tarte jakin bat edo euskaldun mota berezi bat.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 55. orr.

8 (testu inprimatuetan)

Lerro artean tarte eta erdi utzi.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 370. orr.

Paragrafotik paragrafora bi tarte utzi.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 370. orr.

9 (adizlagun gisa)

Neska, ordea, tarte sartu zen: [...].  Matías Mujika   «Edale santuaren kondaira» - Joseph Roth, 2001 - 35. orr.

10 tartean adlag ik artean.

Kaleetan elkarri hitz egiten dioten lagunek ere, metro pare bateko distantzia uzten dute tartean.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 144. orr.

Tartean baso-galtzeak desagertzeko zorian utzi dituen landareen material genetikoa ere badago.  Berria - Gaiak   2004-06-10

Gero, urrundu egin ziren Jakobengandik, hiru eguneko bidea tartean jarriz.  Elizen arteko biblia   Has 30,36

Handik maisu-maistren etxearen zati bat ikusten zen, eta frontoiaren alde bat ere bai, tartean plazaren izkina bat zutela.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 172. orr.

Shakespeare eta beste autore bakan batzuk, tartean Petrarca, aipatu ditut bizitzan.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 32. orr.

-Tartean Ttipirena gertatua baitzen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 360. orr.

Tartean beste ahalegin batzuk ere egin zituen, ingelesez.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 17. orr.

Elkarrengandik banandurik zeuden, tartean hesitxo bana zutela.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 400. orr.

Kritikak ere entzun behar izan zituen, Scott McLeod kazetari eta idazlearen hau tartean: [...].  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 94. orr.

Eta horra, oinezko eta zaldizko gudari-talde handia zetorkien gainera; erreka besterik ez zuten tartean.  Elizen arteko biblia   1 M 16,5

Poeta komiko grekoek ere, koruaren kantuak tartean txertatuz, zatitu egin zituzten beren jardunaldien espazioak.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2150. orr.

Triglifoak honela banatu ondoren, tartean metopak jarriko dira.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1930. orr.

Liburu haiek eman zizkidan ondoren, Axularren Gero hura ere tartean.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 215. orr.

Eta tartean gu, iberiarrak, jesarrita.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 90. orr.

11 (izan, ibili eta kideko aditzekin)

"Nire aita ere tartean al zen?", esan nuen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 219. orr.

-Baina Ivan Grigorievitx ez da bakarra, beste batzuk ere badira tartean -zakartu zitzaion Ivan Antonovitx.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 212. orr.

Amona tartean zela, edozer gauza zen posible.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 52. orr.

Ez dugu hori aldatu, aldatzeko arrazoi batzuk tartean izan arren.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 80. orr.

Aitor dut; Ines tartean izan barik ere, berdin-berdin gura izango nukeen armadara joan.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 39. orr.

Eta, lotsaren lotsa, hiriko funtzionario nagusiak tartean dira, baita gobernadorea bera ere.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 534. orr.

Ez dakit Xabier tartean izan zen.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 158. orr.

Tartean ontziaren ugazaba eta haren semeak direla aditu diat.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 368. orr.

Akabo, armak tartean baziren, kontua askoz larriagoa zen.     «Kuskue tanden», 2004 - 222. orr.

Hala, zelularen oinarriko eragiketa jakin batzuetarako, erreakzio eta eragin-trukeak tartean direla, zenbait multzo espezifiko jartzen da lanean.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 110. orr.

Gero gure bekatuak daude tartean.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 77. orr.

Gainera, adin txikikoak zeuden tartean.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 305. orr.

Nahiz tartean, eta erregu egile, Karlos Setimo bera ibili.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 203. orr.

-Badaki zerbait badabilela tartean, bale, baina ez daki zer.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 61. orr.

Batek ezin du harremanik izan Stephen batekin [...] ez eta beste edozein savantekin ere, sentitu gabe oso arrotza den zerbait tartean dabilela.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 220. orr.

Eta, nola ez, usainak ere tartean zebiltzan.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 17. orr.

Pozoigarria izan daiteke tartean dabiltzan guztientzat, batez ere ohartzen bazara, hasteko, beharbada ez zeundela egina ezkontzarako.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 9. orr.

· Neskaren bat tartean?  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 153. orr.

12 (-en atzizkiaren eskuinean)

Erailerik ere izango zen jende multzo ikaragarriaren tartean.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 26. orr.

Fionnek akuilua jaso zuen, eta mutilaren eta munstroaren tartean kokatu zen.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 107. orr.

-Berrogeita hamaseigarrenean, bederatzigarren eta hamargarren abeniden tartean.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 26. orr.

Ez zuen begi-zirkinik egin, ezta ni ateraino joan eta haren begiradaren eta atearen tartean jarri nintzaionean ere.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 239. orr.

Kontuan hartu, berebat, pilastren eta fronteko kolomen tartean gainerako kolomak jarriko direla.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2050. orr.

Falta diren baldosen tartean kortxoa itsatsi dut.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 65. orr.

Doi-doi zirkunferentziaren eta karratuaren aldearen tartean geratzen den arkuaren tamainako ildaxka zizelkatuko da.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1950. orr.

Jupiterrek bere orbita Marteren eta Saturnoren tartean dauka.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4270. orr.

Jar dadila bizardun hori bien tartean.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 192. orr.

Joaniko gu bion tartean jarri zen, niri lepoa emanez, han ez banengo moduan.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 333. orr.

13 (izen soilaren eskuinean)

Pepinoa ogi tartean gauero, eta noizbehinka, izokin keztatua. Pipa hortz-tartean estutuz, makurtu egin zen.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 136. orr.

Dena dela, baserriko abere tartean hazi eta hezia izanik ere, sorgina izan da hitz hau neretzako.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 22. orr.

Han zeuden hormetan, landareetan, harri tartean, zuhaitzetan, geldi-geldirik.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 155. orr.

Beste batzuek sabaian edo ganbaran egiten dituzte umeak, lasto tartean.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 16. orr.

Hara non ikusten duen erle-multzo bat lehoiaren hezur tartean, bere ezti eta guzti.  Elizen arteko biblia   Epa 14,8

Bizitzaren ote tartean hazia eta hezia naizela esan dezaket.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 27. orr.

Badaude era horretako ur batzuk kanpora ateratzen ez direnak, baizik eta harkaitz tartean geratzen direnak.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3730. orr.

Neska gazte bat, riflea hanka tartean, baginan barna sartu eta tiroz josi zuten.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 60. orr.

Hauts tartean nengoen, aire lasterrean, argi gordinen azpian, kartoizko dekoratuen artean.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 246. orr.

14 tartean behin noizean behin.

Baina dena ez da galera, eta tartean behin izaten ditugu gure modukoek poz ttiki batzuk ere.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 227. orr.

Tartean behin siroko bafadaren batek beste zaparradaren bat botarazten zuen oraindik San Giovanni gainean.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 105. orr.

Ez zuen ezer askotarako balio izaten, baina tartean behin efektua egiten zuen ukendu ikusezin hark.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 23. orr.

Beltza kobazuloan sartu, eta, geroztik, tartean behin bakarrik ateratzen da, Mireiaren arima Samanako paraje liluragarrietan paseatzen ikusteko.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 116. orr.

Baina jarraitzaile sutsuenak ere behar du tartean behin itxaropen izpiren bat, heldulekuren bat.  Berria - Kirola   2006-03-05

Oso tartean behin idazten ditut poemak.  Berria - Kultura   2006-03-07

15 tartean behinka noizean behin.

Bidetxoa baso erditik zihoan denbora guztian; tartean behinka bakarrik igarotzen zen argigune pendizen batetik.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 45. orr.

16 tartean sartu

-Barkatu tartean sartzen banaiz... zera... tête a tête honetan.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 203. orr.

-Nik, berriz -sartu zen tartean Jonathan, goxo-goxo-, ez dut uste zuk esan bezala gertatu denik kontua.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 104. orr.

Marrazketa ere sar daiteke tartean, kaligramen kasuan esate baterako.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 15. orr.

Marro harengana abaildu zen, lepotik heldu, eta eman egingo zion, nagusia tartean sartu izan ez balitz.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 204. orr.

Izan bedi aski hau esatea: Eros sartu zen tartean.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 69. orr.

Laster neureganatuko nukeelakoan nago... baldin Marcelek muturra tartean sartu ez balu.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 76. orr.

-Zer zabiltza zu tartean sarturik?     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 498. orr.

Hizkuntza arazo bat, horixe izan zen tartean sartu zitzaiguna.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 93. orr.

17 tartean-tartean

Tartean-tartean, niri begira geratzen zen, baina berehala zuzentzen zituen begiak beste alde batera.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 124. orr.

Tartean-tartean, komunikabideek denboraldi baterako modan ezartzen dituzten hitzei erreparatzea maite dut.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 68. orr.

Kazetaria lanbidearen hastapenetan uzten duten gertaerak dira, tartean-tartean fortunatzen direnak.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 37. orr.

Niretzat suerte handia zen han nirekin zeuden guztiek euskaraz jakitea; mundu hartan tartean-tartean euskaraz egin ahal izatea bizigarria zitzaidan.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 90. orr.

Sua indarrean, ke beltza zeruan eta tartean-tartean eraikuntzaren zatiak lurrera.  Berria - Harian   2005-06-14

18 tarteko ik arteko.
19 denbora-tarte

Denbora tarte hori, oro har hartuta, laburra dela eman lezake, baina oso luzea da zentzumenen beste lorpen batzuekin alderatzen baldin bada.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 33. orr.

6 hilabete eta 13 egun joan ziren zehazki denbora tarte horretan.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 198. orr.

Denbora tarte batez ohe ertzean egon ginen eserita, eraztunari begira-begira.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 28. orr.

Denbora tarte batean Ararateko mendi-mazelari iratsia egon eta gero handik altxatu zen.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 121. orr.

"Ilunbarra baino denbora-tarte hoberik ez zagon mozkortzeko", esango zuen Stanek.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 355. orr.

Ezerez huts eta ilun batean emana baitzuen oso-osorik denbora tarte zehazgabe hura.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 10. orr.

Denbora-tarte labur horretan Tsin-go Cheng erregeak ordu arte bizirik zeuden beste sei erresumak eraitsi zituen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 47. orr.

Denbora tarte luze batez, aita ere "frontean" izan zen niretzat, amak "eroria" zela erran zidan egun hura arte behinik behin.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 10. orr.

Urdaila beteta daukagunok, aldiz, gero eta denbora-tarte urrunagoetan pentsatzen dugu.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 125. orr.

20 tarte-bitarteka adlag

Ni kapitaina ninduan Saseta batailoian, eta tenienteari tarte-bitarteka autoa eskatuz hasi gintuan Polixene eta biok ilunkeran ateratzen.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 47. orr.

21 tarte-bitarteko izlag

Baina bai tarte-bitarteko jende honek, bai aguretuek, denek arazo berdina daukate gaur egun: entzule falta.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 59. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 5 aldiz agertzen direnak)

adin tarte (33); adin tarte horretako (11); arteko tarte (17); bidearen tarte (7); denbora tarte (182); denbora tarte bat (12); denbora tarte batean (11); denbora tarte batez (9); denbora tarte berean (7); denbora tarte laburrean (7); denbora tarte luze (7); denbora tarte luzean (6)

egiteko tarte (9); hain tarte laburrean (5); handik tarte batera (10)

tarte bat (152); tarte bat egin (6); tarte bat hartu (19); tarte batean (63); tarte baten buruan (6); tarte baten ondoren (11); tarte baten ostean (6); tarte batera (23); tarte baterako (9); tarte batez (86); tarte batzuetan (7); tarte berean (18); tarte berezia (7)

tarte estu (6); tarte gehiago (8); tarte gutxi (11); tarte guztia (8); tarte guztietan (5); tarte handi (6); tarte handia (44); tarte handia dago (6); tarte handiagoa (23); tarte handiak (6); tarte handiarekin (5); tarte handiena (5); tarte handirik (20)

tarte jakin (9); tarte labur (25); tarte labur batez (5); tarte laburra (7); tarte laburrean (19); tarte luze (51); tarte luze bat (6); tarte luze batean (12); tarte luze batez (14); tarte luzea (20); tarte luzeagoa (5); tarte luzeak (5); tarte luzean (11); tarte luzez (9)

tarte polita (9); tarte txiki (15); tarte txiki bat (6); tarte txikia (28); tarte txikiagoa (6); tarte txikian (14)

tarte zabala (23); tarte zabalak (5

urteko tarte (8)

adin tartea (11); arteko tartea (69); azken tartea (5); bere tartea (9); bien arteko tartea (7); bitarteko tartea (5); denbora tartea (16)

egiteko tartea (18); eguneko tartea (5); erdiko tartea (11); hilabeteko tartea (5); hobetzeko tartea (7)

inguruko tartea (6); metroko tartea (7); minutuko tartea (9); negoziatzeko tartea (5)

orduko tartea (7); segundoko tartea (10)

tartea atera (8); tartea atera zion (6); tartea badagoela (5); tartea dago (8); tartea dagoela (5)

tartea egin (9); tartea egingo (7); tartea egiten (5); tartea egon (6); tartea ematen (13); tartea handitu (10); tartea hartu (7)

tartea ireki (14); tartea ireki zuten (5); tartea irekitzea (9); tartea irekitzea lortu (7); tartea irekitzen (5); tartea izan (9); tartea izango (5); tartea jateko (5); tartea lortu (5); tartea murriztea (7); tartea murriztea lortu (5); tartea murriztu (6)

tartea utzi (15); tartea utzi behar (8); tartea utziz (14); tartea uzten (10); tartea zabaldu (7); tartea zabaltzeko (5); tartea zegoen (7)

urteko tartea (10)

arteko tarteak (16); denbora tarteak (5); tarteak egiteko (6); tarteak egiten (5)

arteko tartean (13); azken tartean (6); bien tartean (10); dago tartean (14); daude tartean (21)

erdiko tartean (5); hanka tartean (5); hatz tartean (5)

izan zen tartean (5); izan ziren tartean (6); izaten dira tartean (5); kilometroko tartean (5); kolomen tartean (5); minutuko tartean (7)

ogi tartean (6); orduko tartean (5); sartu da tartean (6); sartu zen tartean (17)

tartean baita (6); tartean baziren (6); tartean behin (37); tartean da (9); tartean dago (9); tartean dagoela (8); tartean dagoenean (6); tartean daude (12); tartean daudela (5); tartean dauden (6); tartean daudenean (6); tartean dela (16); tartean dira (11); tartean direla (23)

tartean egin (6); tartean egon (6); tartean geratzen (6)

tartean izan (22); tartean izanda (5); tartean izango (10); tartean jarri (7); tartean lau (14); tartean lau polizia (5)

tartean polizia (5); tartean preso (5); tartean sartu (58); tartean sartu zen (12); tartean sartuz (7); tartean sartzea (6); tartean sartzen (20); tartean tartean (19)

tartean ume (7); tartean zegoen (9); tartean zela (11); tartean zen (13); tartean zirela (8); tartean ziren (12)

urteko tartean (10); zegoela tartean (6); zegoen tartean (7); zeuden tartean (10)

sartu zen tartera (6)

atsedenerako tarterik (5); egiteko tarterik (9); tarterik ez (22); tarterik gabe (17); tarterik utzi gabe (11); zalantzarako tarterik (9); zalantzarako tarterik uzten (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus