Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Mary Annek franbuesa bat hartu zuen tartaren gainetik eta ahora sartu zuen. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 48. orr.
Azkenean, fruitu lehorrezko tartatik puska handi bat ebaki, paperean bildu eta esan zion: [...]. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 149. orr.
Ez nolanahiko tartak, baizik eta bi pisukoak, bata, behekoa, arrosa, eta bestea, goikoa, berdea edo zuria edo urdina, gindaz inguratua. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 65. orr.
Ruche jaunarengana zetorren Max, 85 kandelaz argitutako tarta eskuan. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 517. orr.
STELLAk, sukaldera itzuli, eta tartako kandelak pizteari ekin dio. Xabier Paya «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 205. orr.
Rooneyk eta Cristiano Ronaldok behin eta berriz estutu zuten Frantziako taldea, baina azkenean Rudd van Nistelrooyk piztu zuen tartaren kandela. Berria - Kirola 2004-11-24
Mota guztietako tartak, ezkontzakoak, bataiokoak, bi pisukoak eta bost pisukoak, goian ezkonberriak zituztenak eta ez zituztenak, bihotz formakoak eta gaztelu formakoak. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 94. orr.
Nik, urduritasunak jota, tarta osoa jan nuen. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 13. orr.
Poliki zetorren, gainean kandela-baso bat zeukan tarta handi-handi bat eskuan zekarrela. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 517. orr.
Tarta zoragarri bat, izpilikuaren kolorekoa. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 94. orr.
Nesken amonari ezkontzako tarta egin zion gozogile baten katalogoko marrazkiak ziren. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 94. orr.
Izekok txokolatezko tarta prestatu digu, eta merienda mundiala izan da. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 119. orr.
Mugurdizko tarta bat mesedez. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 208. orr.
Nazioarteko merkataritza banatzeko prest dagoen ekoizpen jarduera masa jakin bat omen da, tarta finko bat bailitzan. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 127. orr.
Etengabe, tarta ari da handitzen, baina gizarte gastuari bideratutakoa berdina da, edo txikiagoa, handitasun horren ondorioz. Berria - Ekonomia 2004-01-25
1977an baliabide gutxien zuen biztanleriaren %20ak tartaren, hau da, errenta osoaren %5,7a zuen bere esku. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 273. orr.
Venezuela munduko bosgarren herrialde petrolio ekoizlea da, beraz, oso tarta tentagarria nazioarteko diru erakundeentzat. Berria - Mundua 2004-08-22
Beste auzi garrantzitsu bat errentaren eta aberastasunaren banaketari buruzkoa da, alegia, aipatu tartaren banaketari buruzkoa. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 268. orr.
Azken batean, nolako zerga sistema, halako tarta banaketa. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 284. orr.
Irak tarta handi bat da eta guztiek nahi dute zati bat. Berria - Harian 2005-10-15
Lehen publizitate tartaren anaia txikiak ginelako euskarazko komunikabideak Berria - Euskal Herria 2004-11-12
Tarta puska bat ekarri didate baten baten urtebetetzea delako. Agurtzane Juanena «Esan gabe neukana», 2003 - 86. orr.
Hirugarren tarta zatia eskatu dudanean, gure begiak katigatuta gelditu dira. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 120. orr.
Urtebetetze tarta zuten hura, bost urte lehenago izandako gertaera ospatzeko. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 78. orr.
Automatikoki, urtebetetze tartan kandela arrosak jartzeari ekin dio. Xabier Paya «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 191. orr.
Goazen, Severus; bada han oso itxura gozoko krema-tarta bat, dastatu nahi dudana. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 72. orr.
Galdetu zion ea eztei-tarta al zen erosi nahi zuena. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 149. orr.
Amak egindako marrubi tarta bat. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 14. orr.
Antjek ezti-tarta prestatzen zuen eskolarako etxeko lan gisa. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 13. orr.
· Hainbat bizkotxo arrunt eta patata-tarta egongo ziren. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 330. orr.
Terrazan eseri nintzen sagar-tarta zati bat jatera. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 173. orr.
ezti tarta (3); sagar tarta (8); tarta banaketaren (3); tarta egin (3); tarta handi (3); tarta puska (3); tarta pusketa (4); tarta zati (4)
tartaren banaketa (7); tartaren banaketan (3); tartaren banaketari (4)