Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Haurrak tarrotuak zituen. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 84. orr.
DASSko haur aspaldi tarrotuak, hil-zeinuen erritmoan jaso zituzten azote eta kolpe bakoitzaz oroitzen ziren. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 161. orr.
Eta elkarte eta enpresa hauek, ongi tarrotuak, diruak inguratzen dituzte, diru publikoak eta pribatuak, eginkizun hauek aurrera ateratzeko. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 130. orr.
Plazarat hurbiltzen diren haur tarrotuek ikusten dute lorietan nola apainduak diren bazterrak. Herria 2004-12-23
Tarrotuen mailean esku huska Etchemendy-Etcheverry taldea, Baigorriko pareari nagusitu da (30-19) Frantziako xapelgoko finalean. Herria 2001-08-09
Tanto bat aski, Tarrotu hauetan, irabazteko eta hura BAC-ekoek egin, hiruez ere eremanez BAC-ekoak Amikuztarreri. Herria 2005-03-17